13:28

Politika

EPPKren adierazpena

Ezker abertzaleak EPPKren bake prozesuaren aldeko apustua txalotu du

Erredakzioa

Bake prozesuaren aldeko EPPKren "apustu sendoarekin" Gobernuari pausoak emateko aitzakiak amaitu zaizkiola esan du ezker abertzaleak.

  • Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena Donostian. Argazkia: EITB

    Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena Donostian. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bake prozesuaren aldeko EPPKren "apustu sendoa" txalotu du ezker abertzaleak eta Gobernuari, pausoak emateko aitzakiak amaitu zaizkiola esan dio.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena ezker abertzaleko ordezkariek Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpena txalotu dute.

Kolektiboak "irtenbide demokratikoak garatzeko agente aktibo" izan nahi duela argi utzi du Ugarteburu eta Barrenarentzat, eta "erasoen aurean, indarra" atera dutela nabarmendu du.

ETAk jarduera armatua uzten duela iragarri ostean, kolektiboak bere "tokia berrezartzen" jakin duela adierazi dute eta bake prozesuaren aldeko "apustu sendoa" egin duela, "behin betiko gatazka armatuaren aroarekin amaitzeko, biktimei eragindako minaz jabetuz".

Ezker abertzaleko bozeramaileen ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuei "pausoak ez emateko aitzakiak" agortu zaizkie.

Ildo honetan, bi gobernuei "dispertsioarekin" amaitzeko eskatu diete, "presoak Euskal Herriko espetxeetara eramanez".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena