12:38

Politika

Gizarte laguntzak

EAJk eta PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUrekin DSBEren gaineko akordioa eginda: "Adostasuna areagotzen du"

EITB MEDIA

Bi alderdiak pozik agertu dira akordioagatik, eta nabarmendu dute, gainera, lege-proiektuak "gizarte eragileen babes handia ere" baduela. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU prest daude adostasun maila areagotzeko, Legebiltzarreko beste talde batzuen babesarekin.

  • Lanbideko bulego bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Lanbideko bulego bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ eta PSE-EE, alegia, Eusko Jaurlaritzan dauden bi alderdiak, pozik agertu dira, asteartean, Elkarrekin Podemos-IUrekin Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege proiektuaren gainean egindako akordioarekin (Euskadiko gizarte laguntzen egungo erregulazioa ordezkatuko duen araudia izango da). Testuinguru horretan, EAJk eta PSE-EEk nabarmendu dute akordioak lege proiektuak duen adostasun politikoa handitu egiten duela. Horrez gain, "gizarte eragileen babes handia ere" badu. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU prest daude adostasun maila handiagotzeko, Legebiltzarreko beste talde batzuen babesarekin.

Jon Aiartzak eta Ekain Ricok, alegia, EAJk eta PSE-EEk Enplegu eta Lan Batzordean dituzten bozeramaileek, adierazi dute Elkarrekin Podemos-IUrekin itxitako akordioa bi alderdiek eta Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoekin izan dituzten harremanen emaitza dela; izan ere, alderdi batzuk prest agertu dira proiektuan planteatutako ildo modernizatzaile eta bermatzailean sakontzeko akordio-bideak aztertzeko.

Prozesuaren azken helburua, zehaztu dute, honako hau da: araua aurrera ateratzea "pertsona kaltebera gehiagok laguntza jasotzeko aukera izango duten herrialdea eraikitzen jarraitzeko, pertsona horiek beren egoeratik irteteko aukera gehiago izan ditzaten". Elkarrekin Podemos-IUrekin akordioa itxita, legeak bermatuta du gutxienez 75 legebiltzarkideetatik 47ren babesa jasoko duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena