Politika
Gizarte-laguntzak
EITB Media
Miren Gorrotxategi eta David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideek agerraldia egingo dute asteartean Eusko Legebiltzarrean, aurreakordioari buruzko xehetasunak emateko. Alderdi moreko iturriek aurreratu dutenez, DSBE jasotzeko adina 23 urtetik 18ra jaitsiko da.
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU). Artxiboko irudia: EITB Media
Eusko Jaurlaritzak "aurreakordioa" lortu du Elkarrekin Podemos-IUrekin Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-proiektuari buruz, eta hori izango da Euskadiko gizarte-laguntzen egungo erregulazioa ordezkatuko duen araudia, koalizio moreak jakinarazi duenez. Alderdi moreko iturriek aurreratu dutenez, DSBE jasotzeko adina 23 urtetik 18ra jaitsiko da.
Miren Gorrotxategi eta David Soto Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideek agerraldia egingo dute asteartean Eusko Legebiltzarrean, Idoia Mendia sozialistak zuzentzen duen Lan Sailarekin gai honetan lortutako aurreakordioaren xehetasunak emateko.
Hemos alcanzado un acuerdo en RGI, que mejora este derecho y amplía la cobertura. Mañana daremos los detalles en rueda de prensa.
— Miren Gorrotxategi (@MiGorrotxategi) October 10, 2022
DSBEari buruzko akordio bat lortu dugu, eskubide hau hobetzen duena eta estaldura handitzen duena. Bihar emango ditugu xehetasunak prentsaurrekoan.
Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, gehiengo osoa dute Eusko Legebiltzarrean, eta, beraz, ez dute beste talde politikoen babesik behar ekimenak aurrera ateratzeko.
Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Legea joan den maiatzean onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) zenbatekoa handitzea aurreikusten du, baita familia kalteberenek, hala nola adingabeek eta pentsiodunek, jasotzeko baldintzak hobetzea ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa