13:55

Politika

Botere judiziala

Lesmesek dimisioa eman du Botere Judizialaren Kontseilua berritzeko blokeoa tarteko

EITB MEdia

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia hiru orduz egon dira bilduta Gorenaren presidentearen dimisioak eragindako krisi instituzionalari konponbide bat emateko asmoz.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak dimisioa eman du, epaileen organo gorena berritzeko dagoen blokeoan aurrera egin ez delako.

Ohar batean, BJKNk azaldu du gaur, astelehenarekin, bukatzen zela Lesmesek berak alderdi politikoei emandako epemuga.

Goreneko presidentearen hitzetan, "hainbatetan" eskatu die Kongresuko zein Senatuko presidenteei "agindu konstituzionala" bete eta erakundea berritzeko, baina "azken egunotan izandako hartu-emanek ez dute fruiturik eman".

"Egoera zuzentzeko itxaropen guztia galduta, eta Auzitegi Gorena eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia nabarmen hondatuta daudela ikusita, bi erakunde horien buru izatea ez da baliagarria, eta nire kontzientzia profesional propioaren kontra joango litzateke. Hortaz, presidente gisa dimisioa ematea besterik ez zait geratzen. Izan ere, karguan geratzea gorrotagarria egiten zaidan eta onartezina den egoera baten konplize izatea da", azaldu du oharrean.

Gaur arte, Gorenaren presidente izan denak nabarmendu duenez, erakundeei eta Espainiako epaileei zor dien "errespetuagatik" hartu du erabakia. "Epaileek legitimoki espero dute ordezkatzen dituen horrek ez agertzea sorgor Justiziaren funtzionamendu eta prestigioa zalantzan jartzen duen egoeraren aurrean".

Dimisioa ezagututa, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera batera deitu du Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko (PP) presidentea. Buruzagiak hiru orduz egon dira bilduta Moncloa jauregian. Batzarra amaituta, ez dute adierazpenik egin.

Feijoo eta Sanchez, Moncloan.

Feijoo eta Sanchez, Moncloan. Argazkia: EFE

PPko buruzagiak txio bidez jakinarazi duenez, bere "borondate onenarekin" joango da batzarrera. Nuñez Feijook gogorarazi du uztailean justiziaren independentzia bermatzeko ituna proposatu zuela, eta eskaintza hori helaraziko diola berriro Sanchezi.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena