18:55

Politika

Ipar eta Hego Euskal Herria

Mugako pasabideak beste sei hilabetez itxita jarraitzea eskatu dio Parisek Bruselari

EITB Media

Bruselak orain aurkakoa esaten ez badu, itxita jarraituko dute Euskal Herria banatzen duten zortzi pasabideek, gutxienez, datorren urteko apirilera arte.

  • Lizuniagako pasabidea itxita, Sara eta Bera artean. Irudia: EITB Media

    Lizuniagako pasabidea itxita, Sara eta Bera artean. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko pasabideak beste sei hilabetez itxita jarraitzea eskatu dio Parisek Bruselari, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Gauzak horrela, Europak muzin egingo dio Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Hiriguneen Elkargoak asteon egin duten eskariari.

Jean-Rene Etchegaray Elkargoko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak, eskaera argia egin zuten joan den asteartean, "Mugaz Gaindi" izeneko topaketetan: "ireki zitzatela mugak".

1:25

Topaketa horietan egon zen Frantziako Lurralde estatu idazkaria ere. Etchegarayren eta Urkulluren esanetan, "normaltasuna berreskuratzeko garaia da".

Baina Bruselak orain aurkakoa esaten ez badu, itxita jarraituko dute Euskal Herria banatzen duten zortzi pasabideek, gutxienez, datorren urteko apirilera arte.

2015eko abendutik daude itxita aipaturiko pasabideak; lehenik "mehatxu terroristak" argudiatu zituen Parisek, 2020an pandemia egoera batu zitzaion egoerari, eta horrela, sei hilabetero berritu dio baimena Europar Batasunak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena