15:35

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Basagoitik Bankian gertatutakoa ikertzearen alde egin du

Erredakzioa

Bestalde, Euskadiko PPko liderrak "muturreko sozialista" balitz bezala aritzea leporatu dio lehendakariari. Bere ustez, Patxi Lopez eserlekura 'itsatsita' dago, hauteskundeak deitzea saihesteko.

05:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea Bankian gertatutakoa ikertzearen eta herritarrei ikerketaren berri ematearen alde agertu da. Hala ere, informazioa bideratzeko modua aukeratzea Gobernuari dagokiola zehaztu du, "Espainiak munduan duen irudiak kalte gehiago jasatea ekiditeko".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "banku eta aurrezki kutxa publikoak hondoratu eta milioiak lapurtu dituzten lotsagabeen kontra egitea" eskatu du, "gaur bertan".

Basagoitiren hitzetan, dirua hartu dutenek kalte-ordainak ez kobratzeko modua aurkitu behar da, baita hartutako dirua bueltatzeko ere, "duintasunaren eta begirune demokratikoaren izenean, eta onestasun publikoagatik".

Patxi Lopez, "iparra galduta"
Bestalde, Euskadiko PPko presidenteak Patxi Lopez eta bere Gobernua "iparra galduta" daudela salatu du, krisi ekonomikoa gainditzeko beharrezko erreformak egiteari uko egin diolako. Horrez gain, "muturreko sozialista batek egingo lukeen kanpainan" buru-belarri dabilela nabarmendu du. Horri lotuta, "kanpainan hasi eta daukaguna baino gehiago ezin dugula gastatu" esan dio.

Basagoitiren iritziz, Patxi Lopez "eguzkiari topa egiten" ari da Rajoyren Gobernuaren doitze-neurrien kontra egitean, izan ere, "zorroztasuna halabeharrezkoa dugun egoeran, Jaurlaritzaren ohiko gastuak gora egiten ari dira".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena