20:11

Politika

Udal eta foru hauteskundeak

Horrelakoak izango dira datorren astelehenean hasiko diren PSE-EEren barne hauteskundeak

EITB Media

Alderdiko Batzorde Nazionalak behin betiko egutegiaren berri eman du. Barne hauteskunde lasaiak izatea espero da, baina, Donostia bezalako tokietan, saltsa izango da, Odon Elorza Alkatetzara bueltatzen saiatuko baita.

  • Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEk Batzorde Nazionala egin du gaur Bilboko Euskalduna jauregian. Udal eta foru hauteskundeei begira, sozialistek alderdiko barne hauteskundeen behin betiko egutegia aurkeztu dute. Eneko Andueza alderdiko idazkari nagusiaren hitzetan, prozesua "indarra hartzeko funtsezko bidearen lehen pausoa da, udaletan eta aldundietan gure presentzia sendotzeko eta, azken finean, euskal politikagintzan erabakigarriak izaten jarraitzeko".

Uztailaren 23an barne hauteskundeak deitu ostean, prozesua irailaren 19an eta 20an abiatuko da. Orduan, hautagaitzak aurkeztu beharko dituzte.

Ondoren, irailaren 21etik 27ra, hautagaiek abalak aurkeztu beharko dituzte, eta 28an, hautagaitzak ofizial egingo dituzte. Kanpaina irailaren 29tik urriaren 8ra izango da.

Urriaren 9an bozketaren lehen itzulia egingo dute sozialistek. Bi hautagaitza baino gehiago dauden kasuetan, eta inork gehiengo absolutua lortzen ez badu, bigarren itzulia urriaren 16an izango da.

Abalei dagokienez, boto eskubidea duten militanteen % 12k gutxienez babestu beharko dute hautagaitza bakoitza. Babesen muga militantziaren % 15 izango da hautagaientzat.

Arreta Donostian

PSE-EEren barne hauteskundeak ezusteko handirik gabe igarotzea espero dute, baina arreta, zalantzarik gabe, Donostiako Udalean izango da.

Han, Odon Elorza Donostiako alkate ohiak Alkatetzara berriro aurkezteko asmoa azaldu zuen; ondorioz, aldez aurretik, Marisol Garmendia egungo bozeramaile sozialistarekin neurtu beharko ditu indarrak. Garmendiak ere bere burua aurkeztuko duela baieztatu du.

Modu ez ofizialean bada ere, Garmendiak boto-eskubidea duten 57 militanteren babesa jaso du. Beraz, aurkeztu ahal izateko beharrezko abalak (53) lortuko dituela ematen du.

Elorzak ere abalak eskuratzea espero da, batzuek babesten dutelako, eta besteek, lehen lehia gainditzea eta hautagaitza benetan borrokatzea nahi dutelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena