Politika
Epaileen kontseilu nagusia
Agentziak | EITB MEDIA
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko talde kontserbadore eta aurrerakoiak ez dira eurek izendatzen dituzten bi epaileak negoziatzen hasi. Espainiako Gobernuak ere beste bi aukeratu behar ditu, baina Kontseiluak zer egingo zain egongo omen da.
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kideak, osteguneko bileran. Argazkia: EFE
Amaitu da epea. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) gaur arte, irailaren 13ra arte, zuen Auzitegi Konstituzionala berritzeko, eta epea agortuta, ziurgabetasuna da nagusi. Epaile kontserbadore eta aurrerakoiak ez dira negoziatzen hasi, eta ikuskizun dago Espainiako Gobernuak zein jarrera hartuko duen lege hauste horren aurrean.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ostegunean egin zuen bilera, eta aukeratu behar dituen bi epaileak izendatzeko arauak baino ez zituen zehaztu. Ordezkariok datozen egunetan bilduko dira negoziatzen hasteko. Espainiako Gobernuak beste bi epaile hautatu behar ditu, baina horiek ere ez dira berehalakoan jakinaraziko.
Talde kontserbadoreak Jose Antonio Ballesteros eta Carmen Llombart izendatu dituzte ordezkari gisa, biak ala biak oso kritikoak dira Espainiako Gobernuarekin. Alvaro Cuesta, Rafael Mozo eta Roser Bach talde aurrerakoiaren izenean arituko dira, iturri juridikoek EFE agentziari jakinarazi diotenez.
Ez dago datarik lehen bilera baterako, eta bete beharreko egutegia zein izan daitekeen ere zehaztu gabe dago.
Espainiako Gobernuak hartuko duen jarrera ere ikusteko dago. Felix Bolaños Presidentetza ministroak esan zuenez, "legeak ezarritako epea" dute epaileek eta "hori betetzeko lanetan ari dira". Horren aurrean, Espainiako Gobernuak nahi duena da "epaileek euren lana lasaitasunez eta presio gabe egitea eta bi epaileak izendatzea". Hortaz, Moncloak ez ditu oraingoz bere bi ordezkariak hautatuko, eta Kontseiluak zer egingo zain egongo da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa