Politika
Polizia-operazioa
Erredakzioa
Gurrutxagak eta Aranburuk inkomunikatuta jarraitzen dute Parisera noiz eramango zain. Polizia, bere aldetik, atxilotuek ETAren barruan zuten papera zein zen ikertzen ari da.
Oroitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu Sagarminaga igandean Caunan (Frantzia) atxilotu zituzten ETAko ustezko kideek Baionako (Lapurdi) polizia-etxean jarraitzen dute inkomunikatuta, Parisera noiz eramango zain.
Iturri judizialek azaldu dutenez, Polizia atxilotuek ETAren barruan zuten papera zein zen ikertzen ari da eta oraindik ez dute Espainiaratzeko eskaririk jaso.
Biak atxilotu ostean, Madrilgo Fiskaltzako iturriek esan zuten Auzitegi Nazionalak Gurrutxagaren Espainiaratzea eskatuko duela, izan ere, hiru auzi omen ditu epaitzeke, bi erakunde armatuko kide izateagatik eta beste bat kale borroka ekintzengatik.
Aranbururi dagokionez, Espainiako Barne Ministerioak kale indarkeria ekintzekin lotzen du 2000 eta 2005 artean, eta ordutik aurrera ETAren laguntzaile zela uste du.
Normalean, ETAko ustezko kideak Parisera eramaten dituzte atxilotu eta 96 ordura asko jota. Hori horrela, osteguna arte Baionako polizia-etxean egon litezke inkomunikatuta.
Hainbat komunikabidetako kazetariak daude polizia-etxearen atarian atxilotuak noiz aterako dituzten itxaroten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa