Politika
EA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAko idazkari nagusiak, Eba Blancok, Ramirezen hautagaitza baliogabetu ondoren aukeratu zuten primarioak errepikatzeko agintzen zuen autoaren aurka jarritako azken helegitea.
Maiorga Ramirez artxiboko argazki batean. EFE.
Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoko buruzagietako baten esanetan, azken ebazpen judizialaren ondoren, primarioen prozesua martxan jarri behar da orain, "ziklo beltzari amaiera emateko".
Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAko idazkari nagusiak, Eba Blancok, Ramirezen hautagaitza baliogabetu ondoren aukeratu zuten primarioak errepikatzeko agintzen zuen autoaren aurka jarritako azken helegitea.
Ebazpen horri erreferentzia egin dio Ramirezek Iruñean, komunikabideei egindako adierazpenetan. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalean ebazpen horren aurkako errekurtsoa aurkezteko aukeraren aurrean, bere ustez, "epaitegien bidea agortu egin da".
Adierazi duenez, besteak beste, "babes-errekurtsoek epaiaren ondorioak eteteko aukera bideratzen duen 56. artikuluak oso argi dio: babes-errekurtsoa jartzeak ez ditu etengo aurkaratutako autoaren edo epaien ondorioak".
Testuinguru horretan, azpimarratu du primarioak egitea "konponbide erraza" dela, "EA murgilduta egon den ziklo beltzari eta sinesgarritasun politikoari dagokionez egoera jasanezin bati amaiera eman diezaiokeena". Eta EH Bilduri ere eragiten diola azpimarratu du.
Izan ere, "oztopo bat" da EAn bizitzen ari den egoera, eta horrek egoera jasanezina egiten du, batez ere hauteskundeen aurrean gaudenean", adierazi du.
Ildo horretan, esan du EH Bilduk ezin duela "oztopo politiko eta juridiko" horrekin parte hartu, EAren otsaileko Kongresuan "izendatutako pertsonak" baititu oraindik bere egituretan, "auzitegiek kautelaz baliogabetu dituztenak".
"Blancok eta bere zuzendaritza taldeak EH Bildurengan sor dezaketen nahaste juridikoa izugarria da, erabateko arduragabekeria da", adierazi du Ramirezek, eta horrek guztiak hautestontzi batzuk jartzea eta afiliazioari bere erabakiak hartzeko aukera ematea eskatzen duen konponbide erraza duela gaineratu du.
Nafarroako parlamentaria ziur agertu da primarioak egin eta hurrengo egunean "EAk norabide berean egingo duela", eta esan du "baikorra" dela eta espero duela "hauteskunde prozesu garden, masibo eta jendetsu batek ziklo beltz honi amaiera eman diezaiola eta hurrengo hauteskunde erronkari aurre egiteko gakoa dela".
Primario horiek ez deitzeko aukera zalantzan jarrita, ohartarazi du ebazpen judizialak ez betetzea "arduragabekeria izugarria" litzatekeela, eta Eba Blancok eta bere taldeak bere gain hartu beharko lituzketen ondorioak izango lituzkeela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa