13:48

Politika

Datorren larunbatean

EPPK-k eztabaida baten ondorioak aurkeztuko ditu Gernikan

Erredakzioa

"Salbuespeneko legeak" ezabatzen diren neurrian, "pauso berriak" emateko pest daudela berretsi dute.

  • EPPKren prentsaurrekoa Bilbon. EFE

    EPPKren prentsaurrekoa Bilbon. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ETAren iragarpenaren ostean hasi zuten eztabaidaren ondorioak azalduko ditu datorren larunbatean, Gernikan (Bizkaia).

Bilbon, ETAko preso ohien prentsaurrekoan iragarri dute. Mertxe Galdosek gazteleraz, Nerea Garrok euskaraz eta Gabi Mouescak frantsesez irakurri duten ohar batean, "egoera politiko" berrian ondorioz, "kolektiboaren barruan eztabaida sakona eta luzea egon da", adierazi dute.

ETAko presoak "gatazkaren ondorio" direla berretsi dute, eta "pauso berriak" emateko pest daudela, "salbuespeneko legeak" ezabatzen diren neurrian.

Basagoitiren erantzuna

Antonio Basagoitik adierazi du ETAko presoak "terrorismoaren arduradun bakarrak" direla eta " eragindako mina eta euren ardura onartu ezean, ez dute ezer egiterik".

Basagoitiren ustez, ETAko presoak "terrorismoaren arduradun bakarrak" dira eta "egindako mina onartu behar dute"


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena