08:39

Politika

2023ko foru hauteskundeak

Navarra Suma koalizioa bere kabuz amaitutzat ematea egotzi dio Esparzak PPri

Agentziak | EITB Media

Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak egindako adierazpen batzuei erantzun die UPNren presidenteak. Telladoren esanetan, Alderdi Popularrak "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haserre mintzatu da Javier Esparza UPNren presidentea, PPri "Navarra Suma koalizioa —UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatzen dute—aldebakarrez amaitutzat ematea eta bere siglak lehenestea" egotzi dio. 

Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak ABC egunkariari egindako adierazpenen harira egin ditu hitz egin du Esparzak. Alderdi Popularreko buruzagiaren arabera, datozen hauteskunde autonomikoetarako "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da. Dena dela, Telladok ez zuen Navarra Suma (NA+) koalizioa erabat baztertu. 

Esparzak Europa Press albistea agentziari adierazi dioenez, "begi bistakoa da PPk amaitutzat eman duela Navarra Suma, eta aldebakarrez eta komunikabideen bitartez, Espainia osoan zentro-eskuina batzeko gai izan den proiektu bakarra apurtu duela". 

Telladoren beste adierazpen batzuk ere estu hartu ditu Esparzak. PPren buruzagiak nabarmendu zuenez, "zentro-eskuina PPren siglen inguruan batzen da". Esparzak, ordea, bestela uste du: "Zentro-eskuina UPNren inguruan antolatzen da Nafarroan, eta ez PPren inguruan, UPN baita Nafarroako alderdi nagusia eta PPk askoz pisu gutxiago duelako. Nafarroako politikan Hezkuntzako 1. mailakoa da hori. Espainian zentro-eskuina UPNren inguruan biltzen dela esatea bezala da; edozeinek esango luke beste planeta batean bizi naizela. Bada gauza bera da. Nafarroan zentro-eskuina zuzentzen duena, duela urte asko, gainera, UPN da". 

Esparzaren hitzetan, "UPN oso eskuzabala izan zen PPrekin 2019an. Gure siglari muzin egin genion, eta PP gurekin hartu genuen, krisi betean zegoenean, Nafarroarentzat onena zelakoan". 

Datorren urteko foru hauteskundeei begira alderdi erregionalistak NA+ koalizioren inguruan duen jarreraz galdetuta, Esparzak erantzun du uda ostean erabakiko dutela zer egin. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena