16:52

Politika

Energia aurrezteko neurriak

Riberak zehaztu duenez, tabernek eta dendek aire girotua "25 gradura" mugatu dezakete

Agentziak | EITB Media

Zentzu horretan, ministroak argitu du 27 graduak "malgutasunarekin" aplikatu direla. Diskotekek, sukaldeek eta gimnasioek liburutegi batek baino tenperatura gutxiago behar dutela onartu du.

  • Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa. Argazkia: EFE

    Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak zehaztu duenez, tabernek eta jatetxeek aire girotua "25 gradu ingurura" mugatu dezakete, lan legediaren gomendioak kontuan hartuz, nahiz eta Espainiako Gobernuak onartutako energia aurrezteko neurrien dekretuak 27 gradu aurreikusi.

Zentzu horretan, ministroak argitu du 27 graduak "malgutasunarekin" aplikatu direla. Diskotekek, sukaldeek eta gimnasioek liburutegi batek baino tenperatura gutxiago behar dutela onartu du Riberak.

"Lan fisikoetan ari diren beharginek laneko zuzenbideak aurreikusten dituen baldintzak ez izatea ezin dugu eskatu", ziurtatu du Riberak Onda Cero irratian.

Horregatik, saltokiek eta establezimenduek tenperaturaren muga noiz ez duten aplikatzen justifikatu beharko dute. Langileen osasun eskubideak babesteko lege-dekretuan jasotako malgutasuna da, erantsi duenez.

Ministroaren ahotan, aurreneko neurri sorta erabilera publikoko eraikinetarako pentsatu zuten, baina "malgutasunarekin", jarduera ekonomikoaren eta lan motaren arabera.

Horrela, lanbide sedentarioak (bulegoak) eta ogibide aktiboak (jatetxeak) bereizi ditu Riberak.

"Lege-dekretuaren arabera, langileek ariketa fisikoa duten tokietan, malgutasuna aplikatu beharko da", errepikatu du ministroak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena