Politika
Katalunia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Parlamentuko Mahaiak ezohiko bilera egingo du ostegun honetan, Laura Borras ganbera horretako presidentea prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita epaituko dutela baieztatu eta gero.
Laura Borras. Artxiboko argazkia: EFE
Laura Borras (JxCat) Kataluniako Parlamentuko presidentea ustelkeria egotzita epaituko dute, eta ERC, CUP eta PSC kargutik kentzearen alde agertu dira, Parlamentuko araudia betez.
Borras prebarikazioagatik eta agiriak faltsutzeagatik epaituko du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak, 2018an, Kataluniako Letren Erakundeko presidente zenean, kontratu publiko bat ezagun bati ematea leporatuta.
Borrasek salatu du hau guztia Estatuak abiatutako "jazarpen politikoaren" ondorioa dela eta ez dagoela inolako auzirik. Alabaina, ERCk eta CUPek uste dute honek ez duela zerikusirik politikari independentisten kontra burutu diren epaiketa politikoekin, ustelkeria kasu bat delako.
Gauzak horrela, Parlamentuko Mahaiak ezohiko bilera egingo du ostegun honetan Borras kargugabetu ala ez erabakitzeko.
Egun, foro horretan, JxCat gutxiengoan dago, bi ordezkari soilik baitauzka. ERCk eta PSCk bina dituzte eta CUPek beste bat. Beraz, Borrasek ez du babes nahikorik izango ostegunean egingo duten bozketan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa