18:25

Politika

Espainiako Gobernua

Ione Belarra ministroak Enrique Santiago 2030 Agendako Estatu idazkaria kargutik kendu du

Agentziak | EITB Media

Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkariak Santiagoren tokia hartuko du.

  • Ione Belarra nafarra, Giza Eskubideen ministroa. Argazkia: EFE

    Ione Belarra nafarra, Giza Eskubideen ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lilith Verstrynge Podemoseko Antolakuntza idazkariak Enrique Santiago PCEko buruzagi eta IUko diputatua ordezkatuko du 2030 Agendako Estatu idazkari gisa.

Ione Belarra nafarrak zuzendutako Giza Eskubideen Ministerioak bultzatutako berregituraketa bat da. Aldaketa astearteko Ministroen Kontseiluan aurrera eramango dute.

Hain zuzen ere, Podemoseko buruzagia Estatu idazkaria izan zen legealdiaren hasieran; Iglesiasek alde egin ondoren, ministro izendatu zuten, eta 2021eko martxoan Santiagok hartu zuen bere lekua.

Santiagok nabarmendu duenez, lan parlamentarioan "buru-belarri" murgilduko da aurrerantzean, koalizioaren lege proiektuak "garaiz eta taxuz" bultzatzeko helburuarekin.

Irene Montero Berdintasun ministroaren ahotan, Lilith Verstryngeren izendapenarekin agenda ekologista, feminista eta internazionala indartuko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena