Politika
Polemikaren ostean
Erregea
Athletic-ek maiatzaren 24an nahi zituen ateak ireki, baina Madrileko Udaleko agintariek ez dituzte beharrezko baimenak eman horretarako.
'Athletic Hiriak’ Madrilen Errege Koparako Bilboko klubak jarriko duen guneak ostiralean irekiko ditu ateak, eta, ez ostegunean, "Madrileko Udaleko agintariek beharrezko baimenak eman ez dituztelako".
Athletic Clubek maiatzaren 24an nahi zituen ateak ireki, baina Madrileko Udaleko agintariek ez dituzte beharrezko baimenak eman horretarako. Madrid Rio zabalgunean irekiko ditu ateak, ostiralean, 10:30ean.
'Athletic Hiria' partidua bukatu arte irekita egongo da eta Kopako finala jarriko dute bertan zuzenean. Hara joan ahal izango dira sarrerarik lortu ezin izan duten jarraitzaileek.
Zuzeneko partiduaz gain (22:00etan hasiko da) 1984ko finala ikusi ahal izango da bertan. Athleticek 1-0 markagailuarekin garaitu zuen Bartzelona. Halaber, denboraldi honetako hiru partidurik onenak ikusgai izango dira.
Finala bukatzean, gaueko 00:00ak aldera, Athletic Hirian jai erraldoia egingo dute, MCDren zuzeneko emanaldiarekin eta hainbat ekitaldirekin.
Bestalde, Athleticek San Mamesen lau kontzertu antolatu ditu finala baino lehen izateko, 'Katedralean' ikusi ahal izango dute pantaila handien bitartez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa