17:09

Politika

Diputatuen Kongresua

Espainiako Gobernuak nazioaren egoerari buruzko eztabaidan iragarritako 14 neurriak

Agentziak | EiTB Media

Pedro Sanchezek neurri sorta iragarri du, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.

  • Argindar konpainien mozkinari zerga ezarriko dietela iragarri du Sanchezek. Artxiboko argazkia: EFE

    Argindar konpainien mozkinari zerga ezarriko dietela iragarri du Sanchezek. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak neurri sorta iragarri du nazioaren egoerari buruzko eztabaidan, inflazioari aurre egin eta krisi ekonomikoari "bidezko" irtenbide bat eman nahian.

- Bankuei ezohiko eta aldi baterako (bi urte) zerga, urtean 1.500 milioi euro inguru biltzeko.

- Argindar, gas eta petrolio enpresa handiek 2022an eta 2023an lortutako ezohiko mozkinaren gaineko zerga, urtean 2.000 milioi euro inguru biltzeko.

- Renfeko eta Kataluniako aldirietan zein distantzia ertaineko tren abonuen doakotasuna irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

- Osasun Sistema Nazionala sendotzea. Osasun Publikoaren Estatu Zentroa sortzea, osasun larrialdien kudeaketa hobetzeko.

- 100 euroko beka osagarria, irailetik abendura, dagoeneko bekadun diren 16 urtez gorako ikasle guztientzat.

- 4.0 Eskola Kode Programa, Haur eta Lehen Hezkuntzan zein DBHn gaitasun digitalak trebatzeko.

- Mugikortasun jasangarriaren Legea, industria Legea eta mezenasgo Legea laster onartuko dituzte.

- Lobbyak arautzeko legeak, informatzaileak babesteko (ustelkeriari aurre egiteko), gizakien esplotazioaren kontrako legea, arraza diskriminazioaren aurkakoa eta sekretu ofizialak.

- Espainiako landa eremua bultzatzeko Nekazaritza Politika Erkide (NPE) berri eta hobetu baten aurkezpena.

- Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko langileentzako marko arautzaile berria, suaren aurkako borrokan eraginkorragoak izateko.

- Eraikin publikoetan autokontsumoa zabaltzeko 200 milioi euroko egitasmoa.

- Kanpamentu Operazioa (Madril) berehala desblokeatzea. 12.000 etxebizitzaren eraikuntza, horietatik % 60 publikoak.

- Kanariar eta Balear uharteak guztiz deskarbonizatzeko inbertsioa.

- Ceutaren eta Melillaren garapen ekonomikorako bi egitasmo estrategiko onartzea.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena