17:11

Politika

Hauteskunde autonomikoak

EAJren EBBk Urkullu proposatu du lehendakarigai

Erredakzioa

Datozen egunetan hasiko da hauteskundeetarako lehendakarigaia eta legebiltzarkidegaiak aukeratzeko prozesua. Orain arte, alderdiko presidentea ez da inoiz lehendakarigai izan.

01:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJren EBBk Iñigo Urkullu proposatu du lehendakarigai. Orain, alderdiko militanteen baiezkoa lortu behar du proposamenak.

Jeltzaleek ohar batean azaldu dutenez, aho batez hartu dute erabakia tokiko bost batzarretako buruek: Andoni Ortuzarrek, Joseba Egibarrek, Xabier Agirrek, Manu Aierdik eta Txaro Goikoleak. Pilar Garcia de Salazar EBBko idazkariak eta Joseba Aurrekoetxea burukideak ere hartu dute parte bilera horretan.

Bateraezintasuna

EAJko estatutuek jasotzen dutenez, kargu publikoak eta alderdiko barne karguak bateraezinak dira, eta, beraz, EBBko presidentea ezin da lehendakaria izan. Are gehiago: orain arte alderdiko presidentea ez da inoiz lehendakarigai izan.

Garai batean, aukera horren inguruan galdetuta, Urkulluk esan zuen EAJko presidentea lehendakarigai aukeratu dezaketela, baina ''beste kontu bat'' litzatekeela ''erabakiak eragingo lukeen bateraezintasuna''.

Beraz, alderdiko estatutuak aldatuko ez balituzte eta Urkullu lehendakarigai aukeratuko balute, EAJko presidente kargua utzi beharko luke horrek. Jarraian bere ordezkoa aukeratzeko barne prozesuari ekin beharko lioke alderdiak berriro, joan den urtarrilean bertan izendatu baitzuten Urkullu EBBko presidente.

Epeak

Datozen egunetan ekingo diote EAJko lehendakarigaia zein legebiltzarkidegaiak aukeratzeko prozesuari; uztailaren 5ean bukatuko da, EAJren Biltzar Orokorrean.

Izatez, 2013ko otsailerako aurreikusi dituzte EAEko hauteskundeak; baina deialdi hori aurreratu liteke, PPk PSE-EErekin zuen ituna apurtu baitu berriki.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena