12:11

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Arkaitz Rodriguez: "Herri honek burujabetza behar du, eguneroko arazoei aurre egiteko"

Iker Gonzalez | eitb media

Bestalde, Sortuko idazkari nagusiaren arabera, "GKSk ez dauka arazo bat herri mugimenduarekin, arazoa dauka mundu guztiarekin, eta hola bada, arazoa GKS delako da, bere jarrera sektario, erreakzionario eta erasokorragatik".

  • Arkaitz Rpdriguez Euskadi Irratiko estudioetan

    Arkaitz Rpdriguez Euskadi Irratiko estudioetan

    32:16 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiaren esanetan, "herri honek burujabetza behar du, egunerokoan suertatzen zaizkion arazoei aurre egiteko. Burujabetza da pentsio hobeen sinonimo, lan-harremanak hemen erabaki ahal izatea, beraz, hobeak eta duinagoak, herri gisa eta gizateria gisa parez pare ditugun erronkei gutxieneko bermeekin aurre egitearen sinonimo".

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako elkarrizketan gaineratu duenez, "hemen badago eztabaida hau geroratzeko aitzakia, gure ustez urgentea da eztabaidari ekitea, burujabetzaren bideari urrats sendoz ekitea". "Hau aktualitateko eztabaida bat da, ez dugu ezagutzen estaturik burujabetzari uko egiten dionik", gaineratu du.

"Gero eta burujabetza gehiago, orduan eta ongizate handiagoa" izango da, Rodriguezen iritzian. 

Eztabaida zergatik atzeratzen ari den galdetuta, Sortuko idazkari nagusiak esan duez dutela ulertzen, "hau aktualitateko eztabaida bat da, ez dugu ezagutzen estaturik burujabetzari uko egiten dionik. Bataila garaikiderik baldin badago burujabetzarena da". 

Gazte Kontseilu Sozialistak (GKS) Sortu, eta Ezker Abertzale zein EH Bilduri, azkenaldian egindako kritiken ondotik, Arkaitz Rodriguez kritiko agertu da talde horrekin. "lehen eta behin, GKSk ez dauka inolako zerikusirik ezkerreko independentismoarekin, Ezker Abertzalearekin. Talde hau sortzen da Ezker Abertzalearen hipotesi estrategiko historikoaren ezeztapenetik".

"GKSk ez dauka arazo bat herri mugimenduarekin, arazoa dauka mundu guztiarekin, eta hola bada, arazoa GKS delako da, bere jarrera sektario, erreakzionario eta erasokorragatik. Herri mugimenduen kanpo geratzen bada, harreman eredu sektario, agresibo eta sektarioa izan duelako da", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena