17:07

Politika

Autodeterminazioaren alde

Jaizkibel elkargune eta abiapuntu izango da gaur, Pirinioetako Bidean

eitb media

Jaizkibelgo gailurrera igo aurretik, Guadalupen, Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak iragarri du Kataluniarekin elkarlanean antolatu duten ekimena erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean “mugarri bat” izango dela.

  • Guadalupen batu dira lehenengo ekintzaileak. Argazkia: Leire Lasa | EITB Media

    Guadalupen batu dira lehenengo ekintzaileak. Argazkia: Leire Lasa | EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honezkero, jendea batzen hasi da Guadalupen, Pirinioetako Bidearen hasiera izango den Gipuzkoako Jaizkibel mendira igotzeko prest. Izan ere, 300 gailur baino gehiagoko argi-lerroaren abiapuntua izango da mendi gipuzkoarra.

Gure Eskuk jakinarazi duenez 17:00etatik aurrera, musika, jan-edana eta jai-giroa egongo da Guadalupen, eta, 18:30etik 23:30era, jaiak eta aldarrikapenak Jaizkibeleko Behatokian jarraituko dute. Gailurra argiztatzeko ekintzan parte hartu nahi duen orok 21:00etarako Jaizkibeleko Behatokian edo Paradore Zaharrean egon beharko du.

Dagoeneko jendea hurbiltzen hasi da Guadalupera, eta, 18:00etatik aurrera, nahi duenak autobusez igo ahal izango da puntu horretatik Behatokira; argiak piztu ondoren, 22:30ean, autobusez bueltatu ahalko da ere Behatokitik Guadalupera.

Jaizkibelekoaz gainera, euskal herritarrek beste 153 gailur argiztatuko dituzte, hasieran aurreikusitakoa baino 39 gehiago. Horietatik guztietatik, 97 Euskal Herrian daude, eta gainontzeko 57 Erdialdeko Pirinieotan.

Hala, Gure Eskuk, ANCk eta FEECek deituta, milaka lagunek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. "Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu", azaldu du Gure Eskuk.

Ildo horretan, gailurrak argiztatu aurretik, Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak azpimarratu du gaurkoa mugarri bat izango dela burujabetza lortzeko prozesuan, "eta mugarri honek dakar berarekin jauzi kualitatibo bat, katalan herriarekin eta katalanekin, elkartasunetik elkarlanera pasatzen garelako". Izan ere, Pirinioetako Bidea izango da Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarrekin egingo duten lehenengo ekintza, baina ez bakarra. Izan ere, iragarri duenez, elkarrekin bidea abiatuko dute, "eta oraindik estaturik gabeko nazioa garenok elkarrekin egingo dugun bide hori oparoa izango delakoan gaude".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena