Politika
Erabakitzeko eskubidea
Agentziak | EITB MEDIA
Testuinguru horretan, Euskal Herria eta Kataluniaren arteko mendi-tontorrak argituko dituen Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzeko deia egin du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "autodeterminazioa modan dago Europan eta munduan". Halaxe esan du Nicola Sturgeon Eskoziako presidenteak herrialde horretan datorren urterako autodeterminazio-erreferenduma iragarri duela jakin ostean. Horren bidez, gaineratu du, "herritarrek aske eta demokratikoki erabakiko dute zein harreman-eredu nahi duten Erresuma Batuarekin eta munduarekin".
Ildo horretatik, baieztatu du Euskal Herrian eta Europako estaturik gabeko gainerako nazioetan egin beharreko eztabaida dela. "Eztabaida demokratikoa delako, erabakiak jendearen esku uzten dituelako eta jendeari neoliberalismoak eta estatu batzuek murriztu nahi dioten zerbait ematen diolako, hau da, bere bizitza bere erabakien mende egotea eta ez beste inoren mende".
Otegiren ustez, nazioarteko komunitatean "naturaltasunez" ikusten den proposamena da erreferenduma, "nazioarteko eragileei inolako oztoporik jartzen ez diena", eta "eskoziarrek euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakiko dutela" nabarmendu du.
Horrela, euskal herritarrek ere hala egin nahi dutela azpimarratu du, "katalanek egin nahi duten bezala".
Testuinguru horretan, Pirinioetako Bidea ekimenean parte hartzeko deia egin du. "Iruditzen zait garrantzitsua dela Pirinioetan jendeari itxaropena eta segurtasuna ematen dion argia piztea, eta gure herriari erabakimen askerako eskubidea, erabakitzeko eskubidea, eskatzea. Hori da bide ona, Europan modan dagoena eta gero eta herri gehiagok eskatzen dutena. Mundu guztiak gauza berberak eskatzen dituenean, historiaren kontrako norabidean daudenak dira gauza horiek ukatzen edo eragozten saiatzen direnak. Euskal Herriak, munduko anbizio independentista guztiarekin, Pirinioen zati bat hartuko du asteburu honetan", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa