17:19

Politika

Elkarrizketa ETB-n

Ares: 'Fernandez Diazen proposamenak hauteskundeetarako amua dirudi'

Erredakzioa

Bestalde, Herrizaingo sailburuak esan du "zentzuzkoena" Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzea dela, egungo egoera normalizatzeko, izan ere, egun Amaiurrek "de facto" egiten du Sorturen lana.

01:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak uste du "hauteskundeetarako amua" dela Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak "ETArengatik erbesteratuek" bozka dezaten egin duen proposamena.

Sailburuak ETBren Egunon Euskadi saioan egin dioten elkarrizketa batean azpimarratu duenez, "zaila" izango litzateke aipatu neurria egungo "ordenamendu juridikoan sartzea".

Gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko zalantzak agertu ditu Fernandez Diazen neurriari buruz, izan ere, "zailtasun juridiko asko ditu, ordenamendu juridikoan sartzeko zailtasunak" eta horrez gain, "oztopo politikoak" ere bai.

Aresek uste du neurriak, "planteatu den moduan, hauteskundeetarako amuaren itxura handiagoa" duela "benetan gauzatuko den proposamen batena baino".

Gainera, sailburuak esan du ordu bete baino gehiagoz egon zela Barne ministroarekin bilduta terrorismoaren kontrako borrokaz, kartzela politikaz eta beste gai batzuez hitz egiteko, baina Fernandez Diazek ez omen zion proposamena aitatu ere egin.

Sortu

Bestalde, Herrizaingo sailburuak esan du "zentzuzkoena" Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzea dela, egungo egoera normalizatzeko, izan ere, egun Amaiurrek "de facto" egiten du Sorturen lana.

Aresek gogora ekarri duenez, ezker abertzaleak "dagoeneko" bere lana egiten du erakundeetan, prentsaurrekoak ematen ditu eta bere iritziak normaltasunez plazaratzen ditu.

Hori dela eta, "zentzuzkoena orain de facto dagoen egoera normalizatzea" izango litzatekeela uste du. "Dena dela, errespetu handiz hartuko ditut auzitegien erabakiak", zehaztu du Aresek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena