19:25

Politika

Memoria historikoa

Ernairen ordezkari legala deklaratzera deitu dute Buruntzako gurutzearen eraisketa dela eta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ikur frankista 2021eko abenduaren 18an bota zuten, eta Ernaik eraisketaren irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tolosako epaitegiak deklaratzera deitu du Ernairen ordezkari legala, Buruntza mendiko gurutze frankistaren eraisketa dela eta. Salaketa Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jarri zuen.  

Ezker abertzaleko gazte erakundearen ordezkariak uztailaren 18an, goizeko 11:00etan, deklaratuko du bideokonferentzia bidez.
   
1939an eroritako frankisten oroimenez egindako ikurra 2021eko abenduaren 18an bota zuten, eta Ernaik eraisketaren irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena