Politika
NATO-ren goi-bilera Madrilen
Agentziak | EiTB Media
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak azaldu duenez, "naturala den bezala", ezaugarri hauetako ekitaldi baten aurrean, "Estatuak segurtasun neurriak areagotu behar ditu, baita mugen kontrola ere".
Espainiako Poliziaren kontrola Irunen. Argazkia: EFE
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak iragarri duenez, Biriatuko muga pasabidean segurtasuna indartu dute, NATOk Madrilen goi-bilera egin behar duelako. Kontrol bereziak egongo dira datorren igandeko 00:00ak arte.
Barne Ministerioak dispositibo garrantzitsua diseinatu du, Madrilera iritsi behar diren estatuburuen eta gobernuburuen segurtasuna bermatzeko. NATOren goi-bilera ekainaren 28tik 30era bitartean egin behar dute, Espainiako hiriburuan.
Itxaso atzerriko kontsulatuen ordezkariekin bildu da Bilbon harremanak estutzeko. Prentsaurrekoan azaldu duenez, "naturala den bezala", Aliantza Atlantikoaren batzarraren aurrean, "Estatuak segurtasun neurriak areagotu behar ditu, baita mugen kontrola ere".
Horregatik, azpimarratu duenez, mugan, Biriatuko pasabidean, "kontrolak dezente areagotu dituzte dagoeneko, eta, printzipioz, ekainaren 3ko 00:00etara arte izango dira indarrean".
Espainiako Poliziaren kontrola Irunen. Argazkia: EFE
Hala eta guztiz ere, "kontrolak lehenago altxatzeko aukera ematen bada", Poliziako buruzagiek aztertu eta erabaki beharko dute, baina, printzipioz, kontrolak indartuko dituzte larunbat osoan zehar.
Irunen (Gipuzkoa), migrazio fluxuekin arazoren bat egon daitekeen galdetu diote Itxasori, Melillan bizi izandakoa ikusita. "Plano ezberdinak bereizi behar ditugu", erantzun du.
"EBn, kontinente barruko fluxuetan, Espainiak migrazio seguru eta ordenatua nahi du, Schengen akordioa errespetatuz", nabarmendu du.
Ziurtatu duenez, "beste gauza bat da, unean-unean, inguruabarrak eta NATOko goi-bileraren berezitasunak kontuan hartuta, Biarritzen G7a batzartu zenean bezala, mugan kontrolak indartzea, ekitaldiaren segurtasuna bermatzeko, hain zuzen ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa