Politika
Hizkuntza eskubideak
Agentziak | EiTB Media
Valentzia, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko diputatuek hizkuntza propioa erabili dute Kongresuko presidentearen aurrean. Tribunan katalanez, galegoz eta euskaraz hitz egin dute; nahiz eta batzuei minutu batzuk eman, Ganberako presidenteak gehienei hitza kendu die.
Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatua astearte honetan, Kongresuan. Argazkia: EFE
PSOE, PP, Vox eta Ciudadanosek Diputatuen Kongresuan eta batzorde parlamentarioetan hizkuntza koofizialetan hitz egin ahal izateko, Ganberako araudia aldatzea errefusatu dute.
Eztabaidan, Valentzia, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko diputatuek hizkuntza propioa erabili dute Kongresuko presidentearen aurrean. Tribunan katalanez, galegoz eta euskaraz hitz egin dute; nahiz eta batzuei minutu batzuk eman, Ganberako presidenteak gehienei hitza kendu die.
Ganberan eta batzorde parlamentarioetan hizkuntza koofizialetan hitz egin ahal izateko, Kongresuko araudia aldatzea proposatu dute ERCk, EAJk eta Talde Anitzak. Ekimena gaur eztabaidatu eta bozkatu dute.
ERCko diputatua gaztelaniaz hasi da hitz egiten. Herrialde berean gaztelania inposatzea eta ama hizkuntzan hitzaldi bat eman ezin izatea anomalia bat dela defendatu du. Berehala, katalanez hasi da berba egiten, "Espainia anitzaren hipokresia" salatzeko, "gaztelania bakarrik existitzen delako".
Alfonso Rodriguez de Celis Kongresuko Mahaiko lehen presidenteordeak diputatuari bi aldiz kargu hartu dio, eta azkenean tribunatik jaitsi da. JxCAT, BNG eta CUPeko diputatuekin gauza bera gertatu da.
PDeCAT, EAJ eta EH Bilduko bozeramaileek, aldiz, argudioak aldi berean itzultzea erabaki dute. Horrela, hizkuntza ofizialak "ikusezinak" izatea eta Kongresuan esaldi laburrak soilik onartzea kritikatu du Mertxe Aizpurua EH Bilduko ordezkariak.
¿ Euskarak, katalanak eta galegoak jasaten duten diskriminazioaren aurrean, Kongresuko araudia aldatzeko eskatuko dugu gaur.
— EH Bildu Congreso - Senado (@EHBilduCongreso) June 21, 2022
«Ezinbestekoa da erakunde publikoetan hizkuntza aniztasuna bermatzea eta guztion eskubideak errespetatzea, baita Kongresuan ere».@MertxeAizpurua ¿¿ pic.twitter.com/JrtSp3OFQs
"Espainiako hizkuntzak direla diotenek, baina izateko ezer ere egiten ez dutenak", kritikatu ditu Jose Agirretxea EAJko diputatuak, "gaztelaniaren nagusitasuna" nahi dutelako.
¿ Joseba Agirretxearen hitzaldia hizkuntza ofizialen erabilerari buruz Kongresuan¿https://t.co/KwsJTa2YWi
— EAJ-PNV Kongresua (@EAJPNV_Congreso) June 21, 2022
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa