Politika
Legebiltzarrean
Erredakzioa
Aintzane Ezenarro "Aralarren izena erabiliz" Oroimenaren Institutua sortzeko ekimena negoziatzen ari dela salatu du gaur Patxi Zabaletaren alderdiak, nahiz eta iragan astetik Aralarretik kanpo egon.
Aintzane Ezenarro (Aralar). Argazkia: EITB.
Aintzane Ezenarro "Aralarren izena erabiliz" Oroimenaren Institutua sortzeko ekimena negoziatzen ari dela salatu du gaur Patxi Zabaletaren alderdiak, nahiz eta iragan astetik Aralarretik kanpo egon.
Alderdiaren diziplina ez betetzeagatik eta Bakerako Lantaldearen alde bozkatzeagatik bota zuten Aralarretik. Gaur Aralarrek ohar batean azaldu duenez, Ezenarro EAJrekin, PSErekin eta Ezker Anitzarekin harremanetan da, dokumentu bat adosteko.
"Aralarren izenean" negoziatzen ari dela eta horrek haserrea piztu duela gaineratu du Aralarrek, Oroimenaren Institutua "tresna oso garrantzitsua baita".
Testua "itxita" eta "ia bukatuta" dagoenean jakin dutela azpimarratu du Aralarrek, eta horrek Ezenarroren eta alderdiaren arteko liskarra areagotu egin du, EFEk jakinarazi duenez.
Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek ekainaren 30ean utziko dituzte Legebiltzarreko eserlekuak.
"PSEren eta EAJren menpeko txotxongiloa bihurtu da Aintzane Ezenarro, eta hori oso tristea da", gaineratu du Aralarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa