16:45

Politika

Diputatuen kongresua

EAJk erregearen bortxaezintasuna mugatzeko lege proposamena aurkeztu du

agentziak | eitb media

"Ez dago errepublika ala monarkia moduan planteatuta, baizik eta hemen eutsi ezin zaion egoera bat dagoela", esan du Aitor Estebanek proposamenaren aurkezpenean.

  • Aitor Esteban, duela gutxi egindako argazki batean

    Aitor Esteban, duela gutxi egindako argazki batean. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Alderdi Jeltzaleak erregearen bortxaezintasuna mugatzeko lege proposamena Kongresuan aurkeztuko dutela iragarri du, esparru pribatuaren baitan egiten dituen gauzetan eragina izateko asmoa izan barik. Ekimena gauzatzeko botere judizialeko lege organikoan aldaketa egin beharko litzateke eta, horretan, "PSOEk dauka ahalmen osoa".

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramalearen esanetan, proposamena azkenaldian ezagututako "eskandaluen" ostean aurkeztuko dute, hau da, Joan Carlos I.ak jasotako ordainketak -Fiskaltzak artxibatu zuen duela gutxi ikerketa- eta, gaineratu duenez, errege etxeak berak "presazko" jo beharko luke ekimena, "panorama zelan goa den ikusita".

Gainera, bozeramale jeltzaleak erantsi duenez, Konstituzioaren gaineko eztabaidetan gai hau "ahalik eta gutxien ukitu" nahi zan da, horregatik, bigarren tituluak dio "erregea bortxaezina" dela, "erantzukizunik ez" duela, eta berak egindako ekintza guztiak Espainiako Gobernuko edo Kongresuko presidenteak "onetsita" izango direla beti, errege etxeko kideen kasuan izan ezik.

EAJren iritzian, formula horri esker ahots askok interpretatu egin dute bortxaezintasuna erregearen edozein ekintzetara zabaltzen dela, baita pribatuetara ere, "ia britainiarra den printzipio" baten ikuspegitik, "erregeak ezin duelakoan ezer gaizki egin", baina hori "hausten hasia dago".

Hori dela eta, erregearen bortxaezintasuna botere judizialaren lege organikoaren interpretazioaren ikuspegitik garatzea proposatu du, erregearen jarduera zehazten duen legerik ez dagoelako. 

Hala, proposamenaren asmoa da "bortxaezintasun mugatua" izatea da, "beste pertsona batzuen eskubideak urra dezaketen ekintza pribatuak erregeari lotuta egon ez daitezen".

"Ez dago errepublika ala monarkia moduan planteatuta, baizik eta hemen eutsi ezin zaion egoera bat dagoela", gaineratu du Aitor Estebanek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena