Politika
Agiria
Erredakzioa
AFP albiste-agentziara igorritako agiri labur batean, Euskal Herrian irekitako prozesua "babesteko eta sustatzeko" deia luzatzen die ETAk "Europako komunitateari eta hango erakundeei".
Albisteak (5)
Informazio gehiago (2)
ETAk Espainia eta Frantziako gobernuekin "elkarrizketa zuzena" hasteko ordezkaritza izendatu duela jakitera eman du, AFP albiste-agentziara igorritako agiri baten bidez.
"Europako komunitatea eta hango instituzioak Europako bihotzean bizirik jarraitzen duen gatazkari behin betiko konponbidea emateko ireki den prozesua babesteko eta sustatzeko erronkaren aurrean daude", dio ETAk agiri labur batean.
François Hollandek Frantziako presidente kargua hartu eta biharamunean iritsi da ETAren agiria.
Aieteko Adierazpena
Europako komunitateari zuzendutako agirian, ETAk 2011ko urriaren 17an Donostian burutu zen nazioarteko konferentziaren bilera aipatzen du. "Gatazka konpontzeko proposamen hark ETA eta Espainiako eta Frantziako gobernuen arteko elkarrizketa gomendatzen zuen", gogoratu du.
Aieteko Adierazpenak ETAri "konpromiso historikoak" hartzeko eskatu ziola eta honek, 2011ko urriaren 20an, indarkeriaren behin betiko amaierarekin erantzun zuela azpimarratu du.
Iragarpen hartan Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketak izateko prestutasuna agertu zuen ETAk, "bakearekin eta konponbide-prozesuarekin erabateko konpromisoa erakutsita".
Gobernuen jarrera
Gaurko agirian ETAk esan du Aieteko Adierazpena "bere osotasunean garatzeko baldintza nahikoak" egon badaudela eta konponbidea atzeratzea "inorentzat" mesedegarria ez dela. "Sufrimendua luzatzeaz gain, kaltegarriak diren blokeo-egoerak sortzea eragin lezake", ohartarazi du.
"Espainia eta Frantziako gobernuek, gehiago itxaron gabe, Aieteko Adierazpenari eta ETAri erantzun positiboa eman behar diote", nabarmendu du. Ildo horretan, "elkarrizketa zuzenak" hasteko ordezkaritza bat izendu dutela jakinarazi du.
Bestalde, ETAk uste du euskal eragile politiko eta sozialek elkarrizketa politikoari ekin behar diotela, "guztien artean gatazka politikoa konpontzeko eta bake eta askatasun agertoki iraunkor eta luzea bermatuko duen akordioa lortzeko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa