10:44

Politika

Biolentziaren bukaera

Rufi Etxeberria: 'ETAn ez dago haustura edo zatiketa arriskurik'

Erredakzioa

Ezker abertzaleko kideak garrantzia kendu dio ETAko kideek oraindik armak soinean eramateari.

  • Rufi Etxeberria, Pernando Barrena eta Jone Goirizelaiarekin batera, Bateragune auziko martxa batean

    Rufi Etxeberria, Pernando Barrena eta Jone Goirizelaiarekin batera, Bateragune auziko martxa batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidearentzat bere alderdiak eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ETAren barruan “haustura edo zatiketa arriskurik” ez dagoela ulertzen dute.

“ETAren militantziak, bere osotasunean, erabakia hartu du. Atzera bueltarik ez duen erabakia da” gehitu du, Cadena Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan. Zentzu horretan, bigarren mailakotzat jo du talde terroristako kideek armak soinean oraindik eramatea, garrantzitsuena borroka armatua alde batera utzi izana baita.

Otegiren kondena

Bateragune auziarengatik Otegik jasotako zigorraren baieztapena “politikotzat” jo du Etxeberriak eta “erabat bidegabekoa” dela esan du. “Independentismoa indargabetu” nahiean daudela uste duen arren, bake prozesua ez dutela etengo esan du.

Horretaz gain, bere burua baztertzen du lehendakarigai moduan hurrengo hauteskundeetarako. Azaldu du, orain arte bezala, ezker abertzalea Amaiur osatzen duten gainontzeko alderdiekin joango dela koalizioan hauteskundeetara eta lau alderdietako kideek (Batasuna, EA, Aralar eta Alternatiba) erabakiko dutela zein izango den hautagaia.

Kalteen aitorpena

Errelatoaz galdetuta, Etxeberriak ezker abertzaleak orain hilabete bat Donostian aurkeztutako hausnarketari egin dio erreferentzia eta onartu du ETAk mina sortu izan duela eta “min hori onartu” beharra dagoela.

Batasunako kide ohiarentzat “ezker abertzaleak egindako isilaldiak, egokiak ez ziren jarreren erantzuna” izan ziren, baina gehitu du “biolentzia errealitate bat baino gehiago” dagoela eta “herri honetan inork ezin duela hanka egin”. “Gure partea onartzen dugu eta gainontzekoek euren partea onartzeko eskatzen diegu, inor ez dagoelako erantzukizunetik libre”.

Barkamen eskaerari dagokionez, “gai subjektiboa” dela uste du eta “politikoki” mahaigaineratzearen aldeko apustua egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena