06:50

Politika

EITB FOCUS

EAJk hiru aldundietan irabaziko luke, eta EH Bildu bigarren indarra izango litzateke 

Iker Gonzalez | eitb media

EH Bilduk eta EAJk lehia estua izan lezakete Gipuzkoan, inkestek botoen % 33,8 eta 36,3 ematen baitiete, hurrenez hurren. Bizkaian, EAJ gehiengo osotik urrats batera geratuko litzateke, botoen % 45,7 erdietsita.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDEIA NAGUSIAK

-Botoen % 2,5eko tarteak lehia piztu lezake Gipuzkoako Foru Aldundia eskuratzeko

-EAJ gehiengo osotik oso gertu geratuko litzateke Bizkaian

-EH Bildu, bigarren indarra hiru lurraldeetan

-PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk behera egingo lukete Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan

 

Eusko Alderdi Jeltzaleak EAEko hiru lurralde historikoetan irabaziko lituzke hauteskundeak, orain hauteskundeak egingo balira. Gainera, boto gehiago lortuko lituzke hiru Batzar Nagusietan, EH Bilduk bezala. Hala ondoriozta daiteke EITB FOCUS EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestaren datuak begiratuta.

EITB FOCUSen inkesta berria udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin dute, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailituzkete.

GIPUZKOA: Inkestek balizko lehia marraztu dute EAJ eta EH Bilduren artean, botoetan % 2,5eko tartea egon litekeela aurreikusten baitute bien artean. PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke.

BIZKAIA: Bizkaian, EAJ gehiengo osotik gertu geratuko litzateke, botoen % 45,7 jasoko luke eta, 2019an baino % 2,2 gehiago. Ondoren, EH Bildu bigarren postuan geratuko litzateke, botoen % 22,2 eskuratuta (% 2,3 gehiago).

ARABA: EAJk erosotasunez lortuko luke garaipena lurralde historiko horretan, hautesleen % 32k botoa emanda, bigarren indarretik distantzia hartuta. EH Bilduk botoen % 23 jasoko luke, EITB FOCUSen arabera. Elkarrekin Podemos litzateke babes gehien galduko lukeen taldea, aurrekoetan baino % 2,7 gutxiago jasota (2019an botoen % 10 lortu zuen).

Metodologia

Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.

Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da. 

Fitxa teknikoa

EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako. Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko  lagina.

Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena