Politika
EITB FOCUS
Iker Gonzalez | eitb media
Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabaziko lituzke Gasteizen, 2019an lortutako babesa handituta, botoen % 24,5 jasoko lituzkete eta (% 23,8 2019an), baina zinegotzi kopuru bera -7- izango luke, alegia, EH Bilduk lortuko lituzkeenak.
Hala dago jasota EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestan. EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak.
Inkestaren datuen arabera, EH Bilduk aurreko bozketan baino zinegotzi bat gehiago lortuko luke eta, horrela, EAJrekin berdinduta egingo litzateke, ordezkari kopuruari dagokionez. Koalizio abertzaleak, halaber, babes handiagoa lortuko luke, botoen % 22,6 jasota, 2019an jasotako % 20,7ren aurrean.
Boto asmoa
PSE-EEk zein PPk Udalean gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuru bera mantentzea lortuko lukete, baina bi kasuetan babes gutxiagorekin, % 21 eta % 17,7 jasota, hurrenez hurren.
Vox izango litzateke igoera handiena izango lukeen alderdia, boto ehunekoei erreparatuta, 2019an % 1,4 jaso baitzuen eta, oraingoan, EITB FOCUSek % 3,9 jasoko dutela baitiote. Halere, ez Voxek ezta C'S-ek ere ez lukete ordezkaririk lortuko udalbatzan.
Zinegotziak alderdika
Balorazioa
Gorka Urtaranek 10etik 5,2ko nota jaso du parte hartzaileen erantzunetan, eta horietatik % 96,8k ezagutzen du.
Gainera, % 69k begi onez ikusten du Gasteizko Udalaren kudeaketa, eta 5,3ko batez besteko nota eman dio.
Alkateen balorazioa
Kontsulta itzazu hemen Bilboko emaitzak, eta Donostiakoak hemen.
Metodologia
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.
Fitxa teknikoa
EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa