01:04

Politika

Oroimena eta Bizikidetza

Lehendakaria: 'Helburua bizikidetzarako oinarriak ezartzea da'

D. Perez / G. Palacios

"Orrialde berri bat hasteko, aurreko guztiak irakurri" behar direla ere adierazi du Patxi Lopezek. Hasiera-ekitaldiaren ostean, lehen mahai-ingurua burutu da, hiru biktimaren testigantzekin.

02:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizikidetzari eta Oroimenari buruzko Biltzarra abian da Bilbon. Astelehen goizean egin dute hasiera-ekitaldia eta bertan izan dira Patxi Lopez lehendakaria, Cecilia Malmostrom Europako Barne komisarioa, Maixabel Lasa eta Jesus Loza.

Patxi Lopez lehendakariak "adostasunera heltzeko ahalegin kolektiboa" egiteko eskatu die herritar guztiei, indarpolitikoei, eragile sozialei, instituzioei eta komunikabideei. 

Adostasuna ezinbestekotzat jo du "terrorismoaren aroari amaiera emateko eta euskal gizartea batuta ikusteko". Horrenbestez, biltzar honen helburua "bizikidetza berri baterako oinarriak ezartzea" dela ekarri du gogora.

"Etorkizunaegiten hasteko bakoitzak bere iraganaren erantzukizuna hartu behar du",esan du ETAri eta ezker abertzaleari aipu eginez. "Orrialde berri bat hasi behar dugu, baina aurreko guztiak irakurri ostean", zehaztu du.

Lehendakariak nabarmendu du biltzar honetako hizlari eta parte-hartzaileen arteangizartearen esparru ezberdinetako ordezkariak daudela. "Eragindako mina aitortu eta barkamena eskatzeko gai izan diren terroristen testigantzakere ekarri nahi izan ditugu, euren kontakizuna ere garrantzitsua baita",adierazi du Carmen Gisasolaren kasuari aipu eginez.

Jaurlaritzak ETAko kide ohia biltzarrean parte hartzera gonbidatu zuen, baina Barne Ministerioak galarazi egin zuen.

EUROPAKO BATZORDEAREN BABESA

Bestalde, Cecilia Malmostrom Europako Barne komisarioak adierazi duenez, Europako Batzordea "prest dago euskal gizarteari bere babes osoa emateko, bizikidetza lortzeko".

ETA existitu den azken 50 urteak "izugarriak izan diren arren, euskal gizartea determinazio eredugarria erakutsi du", esan du. Ildo horretan, ETAk armak entregatzeko iragarpena egingo duela espero duela erantsi du.

Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntza emateko Jaurlaritzaren bulegoko zuzendariak, berriz, ETAren indarkeriari buruz "kontakizun bakarra izatea obsesio" bihurtu behar ez dela azpimarratu du. "Iragana konplexua izan da eta ez litzateke komenigarria izango horrekin obsesionatzea", azaldu du.

Nolanahi ere, Euskadik bizi izan duen hurbileko iragana kontatzerakoan ezinbestekotzat jo du oinarri nagusiak "indarkeriaren gaitzespena, giza-eskubideenganako errespetua eta biktimak aintzat hartzea" izen behar direla.

Bestalde, Jesus Loza bizikidetzarako lantaldearen ordezkaria ere izan da hasiera-ekitaldi honetan eta, bere hitzetan, "elkarbizitza eraikitzeko prozesu batean gaude, eta ez bake-prozesu batean, ETA dagoeneko garaituta dago eta".

LEHEN MAHAI-INGURUA BIKTIMEN TESTIGANTZEKIN

Irekiera-ekitaldiaren ostean, hiru biktimaren testigantzak izan dira entzungai: Iñaki Garcia Arrizabalaga, Joaquin Vidal eta Carmen Hernandez. Iñaki Garciaren aita, Juan Manuel Garcia, Telefonicako delegatua zen eta 1980an Comandos Autonomos Anticapitalistas erakundeak hil zuen; Joaquin Vidal espetxetako funtzionaria zen eta 1981n ETAk zauritu egin zuen, bonba-pakete bat igorrita; Carmen Hernandez, berriz, Jesus Maria Pedrosa ETAk 2000. urtean hil zuen Durangoko Alderdi Popularreko zinegotziaren alarguna da.

Iñaki Garciak esan du "inoiz" ez duela ahaztuk bere aita "bahitu eta erail zuteneko eguna, baina gaur esan dezaket oroimena gorrotoarekin edo mendeku nahiarekin bateraezina dela".

Carmen Hernandezek, berriz, barkatzezko beharrizanaz hitz egin du. "Hasieratik izan nuen argi barkatzeko gai izan behar nintzela, neure buruarekin ongi sentitzeko; izan ere, gorrotoak norbere buruari egiten dio kalte gehiago, erasotzaileari baino", azpimarratu du.

Nolanahi ere, biktima bati barkatzeko eskatzea komenigarria ez dela erantsi du. "Barkatzea ekintza borondatezkoa da", adierazi du.

ERABATEKO JUSTIZIAREKIN EZ DAGO BAKERIK

''Erabateko'' justiziarekin gatazkaren konponbiderik egon ezin dela uste du Shlomo Ben Ami Israelgo Kanpo Harremanetarako ministro ohiak, haren hitzetan, ''justizia dagoen tokian, ez baitago bakerik''. Isabel Allende ez dago erabat ados Ben Alik plazaratutako iritziarekin,eta, ''denborarekin'', erabateko justiziara ''ahalik eta gehien''hurbiltzea eskatu du, ''egia eta justizia itxurazko herri bat lortzekooinarriak direlako''.

Oroimena eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra zuzenean jarraitu daiteke eitb.com-en.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena