Politika
Espainiako monarkia
agentziak | eitb media
Espainiara itzuli zenetik lau egun igaro diren honetan, modu boluntarioan erbestean egon ostean, errege emeritua Felipe VI.arekin, Sofia erreginarekin eta familiako beste kide batzuekin bildu da Zarzuela Jauregian.
Albisteak (2)
Juan Carlos I.a Abu Dhabira bueltan da. Sanxenxon lau egun igaro ditu eta gaur Felipe VI.arekin bildu da Zarzuela Jauregian. Duela bi urte ihesean joan zenetik, Espainiara egin duen lehen bisita izan da.
Egunotan ia ez du adierazpen publikorik egin. Sanxenxoko txapelketari edo eguraldiari buruzko aipamenak egin ditu. Pozik dagoela ere adierazi du. Alabaina, ez du inolako azalpenik eman iraganean egindako irregulartasunen harira.
Azken urteetako portaeraren eta diru kopuru handia atzerrian izanaren inguruan kontuak emango ote dituen galdetu zioten atzo, Gobernuak eta alderdi batzuek eskatu bezala, eta errege emerituak honelaxe erantzun zuen: "Azalpenak? Zeren inguruan?".
Juan Carlos I.a Zarzuelako Jauregian izan da gaur Felipe VI.arekin, Sofia erreginarekin eta familiako beste kide batzuekin biltzeko, Errege Etxeak "ekitaldi pribatutzat" jo duen topaketa batean.
Errege emeritua auto gris batean heldu da Zarzuelara, goizeko 10:00etan, gidariaren ondoko jezarlekuan, eta segurtasun zerbitzuko beste auto batek lagunduta, jauregiaren sarreran bildu diren zenbait pertsonen txalo artean.
Pedro Campos bere lagunaren etxean egun batzuk igaro ostean, errege emerituak Vigotik abiatu da hegazkinez Barajaseko aireportura, Abu Dabitik Galiziara aurreko ostegunean eraman zuen abioi pribatu berean.
Juan Carlos I.a 11 orduz egon da Zarzuelan, bertan bazkaldu du, eta gauean Abu Dhabira itzuli da, Espainiako Gobernuak eta Errege Etxeak ez baitute onartu Zarzuelan lo egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa