Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Onintza Aiestaran | EITB MEDIA
CCOOko idazkari nagusiaren arabera, "lotsagarria" da kontuan izanda gainera Espainian "milioika pertsona hilabete amaierara" iritsi ezinik daudela.
Unai Sordo (CCOO) Radio Euskadin. Argazkia: Radio Euskadi
Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak uste du ez dela onargarria Juan Carlos I.a errege emeritua Espainiara itzultzea estropada batera joateko, ezagutu zaizkion ustelkeria kasuen ondoren eta Espainian "milioika pertsona hilabete amaierara" iritsi ezinik daudenean. Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Ogasunarekin duen egoera erregularizatu badu "aurretik irregulartasun egoeran egon delako da". Hori guztia dela eta, eta Espainian bere kontrako auzibiderik ez badago ere, "nahiko tamalgarria eta friboloa" dela uste du.
Inflazioari eta soldaten igoerari buruz galdetuta, erosahalmena mantentzearen alde hitz egin du, baina beti ere inflazioa are gehiago igotzea saihestuz. Hori dela eta, datozen urteetan pixkanaka soldatak igotzea defendatu du. Halaber, greba orokorra deitzea baztertu du eta, horren aurrean, negoziazio kolektiboa lehenetsi du.
Abortuaren lege berriaz ere mintzatu da. Haren esanetan, hileko mingarriak dituzten emakumeek baja eskatu ahal izatea "zentzuzkoa da".
Bestalde, 2023rako aurreikusita dauden hauteskunde orokorrei begira, ezkerreko alderdiei indarrak batzeko deia egin die. Horren hitzetan, "asko dago jokoan" eta Vox gobernuan sartzeko "benetako arriskuaz" ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa