14:36

Politika

KORONABIRUSA

Garamendik positibo eman du covid-19an

EITB MEDIA

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak bertan behera utzi du agenda publikoa egun batzuetarako, badaezpada ere eta erantzukizunez jokatze aldera, kutsatzeak eragozteko. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak ere koronabirusa zuela iragari zuen igandean.

  • Olatz Garamendi Landa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua artxiboko irudi batean

    Olatz Garamendi Landa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua artxiboko irudi batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olatz Garamendi Landa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak bertan behera utzi du ondorengo egunetarako zuen agenda publikoa, covid-19an positibo eman baitu.

Eusko Jaurlaritzak kaleratutako ohar baten arabera, Garamendik egun batzuetarako aurreikusita zituen ekitaldi publikoak etetea erabaki du, badaezpada ere eta erantzukizunez jokatze aldera, kutsatzeak eragozteko.

Gainera, duela bi egun Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak ere koronabirusa zuela iragarri zuen sare sozialen bidez, eta honek ere agenda publikoa bertan behera utzi behar izan du.

Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, duela sei egun eman zuen positibo, baina sintoma arinekin pasa du gaixotasuna. Gaur, asteartea, ohiko jarduerari ekin dio berriro, eta Gobernu Kontseiluaren asteroko bileran parte hartu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena