Politika
ETA-ko presoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Honenbestez, epai irmoa da. Atristainek Espainiako Estatua salatu zuen, atxilotu eta inkomunikatu zutenean, abokatua aukeratzen utzi ez ziotelako. Estraburgoko epaitegiak arrazoia eman zion eta Espainia zigortu.
Giza Eskubideen Europako Auzitegia, artxiboko irudi batean. EFE
Xabier Atristain ETAko presoaren auzian Espainiako Gobernuak jarritako helegitea atzera bota du astelehen honetan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Epaitegi horrek Espainiako Gobernua zigortu zuen, Xabier Atristain ETAko presoari bidezko epaiketa izateko eskubidea eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratzeagatik. Errekurtsoa atzera bota ondoren, epai irmoa da.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren bost epailek zazpi epai aztertu dituzte, tartean, Atristainena. Auzi horretan jasotako zigorraren aurkako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, Estatuko Abokatuaren bidez, eta orain Estraburgoko epaitegi horrek atzera botatzea erabaki du.
Xabier Atristainek Espainiako Estatua salatu zuen Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean, abokatua aukeratzen utzi ez ziotela eta orduan egindako deklarazioak kalte egin ziola argudiatuta.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzitakoaren arabera, Espainiak 12.000 euro ordaindu behar zizkion preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu behar zituen.
Etxerat elkartearen ustez, "ehunka euskal preso daude, gure senideak direnak, inkomunikazio eta torturapean autoinkulpatuak, konfiantzazko abokaturik ez zituztela izan atxiloaldian".
"Gure senide preso guzti hoien askatasuna eskatzen dugu", aldarrikatu du Twitter sare sozialean, Europako Auzitegiaren erabakiaren berri izan ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa