16:55

Politika

Hauteskunudeak Andaluzian

Andaluziako Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du Podemos ezkerreko koalizioan sartzea

Agentziak | EITB Media

Ez du onartu IU, Más País, Equo eta Iniciativa del Pueblo Andaluz alderdiek aurkeztutako zuzenketa-idazkia, Podemos eta Aliantza Verde alderdiak seiko koalizio batean sartzea eskatzen zuena. Izan ere, horien sinadurak ez ziren garaiz iritsi koalizioaren erregistrora.

  • Yolanda Díaz. EFE

    Yolanda Díaz. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andaluziako Hauteskunde Batzordeak atzera bota du IU, Más Pais, Equo eta Iniciativa del Pueblo Andaluz alderdiek aurkeztutako zuzenketa-idazkia. Bertan, koalizio erregistroko dokumentazioan "akats material" bat zegoela argudiatzen zuten, eta lauko koalizioa deuseztu eta seiko aliantza bihurtzea eskatzen zuten. Zehazki, koalizioaren erregistrora garaiz iritsi ez ziren Podemos eta Alianza Verde ere bertan sartzea eskatzen zuten; hain zuzen ere, negoziazioen konplexutasunak, hautagaien izendapenak eta postuen banaketaren inguruko eztabaidek eragin zuten hain zuzen ere, berandu iristea, akordioa lortu zuten arren.

Hauteskunde Batzordeak, EFEk eskuratu duen ebazpenaren arabera, Podemos eta Aliantza Berdea koalizioan inskribatzeari uko egitea erabaki du, zuzenketa errekurtsoa atzera botata; halere, astearteako 24:00ak arte Hauteskunde Batzorde Zentralean helegitea aurkezteko epea ireki du, baina Podemosek asteburuan baztertu zuen aukera hori.

Podemoseko hautagaiek 'Por Andalucía' ko hauteskunde-txartelean "independente" gisa agertu beharko dute, ezin izango dute alderdi horren logotipoa erabili, eta ezin izango dute zuzenean eskuratu ez hauteskunde-finantziazioa ez parlamentuak taldeei ematen dizkien diru-laguntzak ere, EFE agentziak kontsultatutako iturri juridikoen arabera.

Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak esan du hauteskunde andaluziarren ondoren ekingo dion prozesuak ez duela zerikusirik hauteskunde hauekin. Halere, "elkarri aurrez aurre begiratzen ez zioten" indarren arteko akordioa baloratu du, nahiz eta Podemos koaliziotik kanpo geratu den, garaiz ez iristeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena