Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Iker Gonzalez | EITB MEDIA
EAJren europarlamentariak, halaber, nabarmendu duenez, "Errusiak ez luke inoiz pentsatuko sei zigor sorta izango lituzkeenik".
Izaskun Bilbao, Radio Euskadiko estudioetan, gaur. Argazkia: EITB MEDIA
Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariaren iritzian, Europan "armada europarra izateko lan egin beharko genuke. Aurrerapauso handiak ematen ari dira, mugikortasunaren azpiegitura eraiki behar da, baita militarra ere".
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean, Bilbaok esan du gainera, "mundu guztia" ari dela gerra honetan galtzen, "baina Errusiak ez luke inoiz pentsatuko sei zigor sorta izango lituzkeenik".
Europaren Eguna zein, Errusian, Garaipenaren Eguna ospatzen den egunean, europarlamentari jeltzalea baikor agertu da "Putinek Ukrainan inbasio ilegala egiteari uzteko eguna dela esango duela, jende errugabea hiltzeari uzteko eguna". "Inor ez dago Putinen buru barruan, ezin da aurretik jakin zer egingo duen, inork ez daki benetan zer erabaki eta egiteko gai den".
"Europa krisialdietan indartu da", azpimarratu du Bilbaok. "Europako proiektua bi gerren ostean sortutako bake-proiektua da".
Gainera, nabarmendu duenez, covidaren ostean "osasunaren Europaz aritu izan gara". "Gerrarekin gauza bera gertatu da, inoiz adostu ezingo genituzkeen neurriak adostu ditugu". "Orain defentsarako Europa bati buruz ari gara, duela lau urte pentsaezina zen, eta orain Europa mailan defentsa eratzeaz hitz egiten ari gara".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa