06:21

Politika

Helegitea

Atristain ETAko presoaren auziaren inguruko helegitea aztertuko du gaur Giza Eskubideen Europako Auzitegiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atristainek Espainiako Estatua salatu zuen, atxilotu eta inkomunikatu zutenean, abokatua aukeratzen utzi ez ziotelako. Estraburgoko epaitegiak arrazoia eman zion eta Espainia zigortu. Epai horren aurkako helegitea jarri zuen Estatuko Abokatuak, eta hori da astelehen honetan aztertuko dutena.

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegia, artxiboko irudi batean. EFE

    Giza Eskubideen Europako Auzitegia, artxiboko irudi batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Atristain ETAko presoaren auzian Espainiako Gobernuak jarritako helegitea aztertuko du astelehen honetan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Epaitegi horrek Espainiako Gobernua zigortu zuen, Xabier Atristain ETAko presoari bidezko epaiketa izateko eskubidea eta abokatua aukeratzeko eskubideak urratzeagatik.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren bost epailek zazpi epai aztertuko dituzte, tartean, Atristainena. Auzi horretan jasotako zigorraren aurkako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, Estatuko Abokatuaren bidez, eta orain Estraburgoko epaitegi horrek erabaki behar du epai hori Areto Handira bidali ala ez.

Espainiako Gobernuaren eskaera aintzat hartuz gero, 17 epailek osatutako Areto Handiak auzi osoa berrikusiko du eta behin betiko epaia ebatzi, iturri juridikoek adierazi duenez. Helegitea onartzen ez badute, berriz, urtarrilaren 18an ebatzitako epaia irmo bihurtuko litzateke.

Xabier Atristainek Espainiako Estatua salatu zuen Estrasburgoko Auzitegiaren aurrean, 2010ean atxilotu eta inkomunikatu zutenean, abokatua aukeratzen utzi ez ziotela eta orduan egindako deklarazioak kalte egin ziola argudiatuta.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilean ebatzitakoaren arabera, Espainiak 12.000 euro ordaindu behar zizkion preso donostiarrari eta epaiketako kostuak ere (8.000 euro) bere gain hartu behar zituen.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena