18:37

Politika

Bateragune auziaren epaia

EAJ: 'Oraindik pentsatzen dugu Bateragune auzia zentzugabekeria dela'

Erredakzioa

Basagoitiren hitzetan, Otegiri sei urteko kartzela-zigorra ezarri badiote "merezi" duelako izan da. Gorenaren erabakia 'bake prozesuari ostikada' dela uste du ezker abertzaleak.

  • Bateragune auziaren epaia. Efe.

    Bateragune auziaren epaia. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu EAJren EBBren presidenteak Auzitegi Gorenak Bateragune auzian eman duen epaia ezagutu ostean azaldu duenez “EAJ-PNVk betidanik pentsatu izan du Bateragune auzia zentzugabekeria dela”.

Rafa Larreina Amaiurreko Kongresuko diputatuaren hitzetan, zigorra jaisteak argi uzten du Espainiako Justiziak daukan "kontzientzia karga"; izan ere, bere garaian emandako epaia "bidegabea" zen.

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentearen hitzetan, Justiziak egin behar duena egin du, eta Otegi "kondenatu badute merezi duelako izango da, ezartzen dioten kondena ezartzen diotela".

Eusko Alkartasunaren hitzetan, "epaiak Euskal Herriak bizi duen prozesua kriminalizatzea du helburu. Sostenga ezina da".

Mikel Arana Ezker Anitzako idazkari nagusiaren esanetan, "onartezina da edozein proiektu politiko kartzelarekin zigortzea; izan ere, askatasun ideologikoa Konstituzioaren oinarrizko eskubidea da, eta ez dirudi Auzitegi Nazionalak eta Gorenak eskubide hori kontuan izan dutenik".

Lokarri: "Epaia bidegabea eta onartezina da". Agiri batean jakinarazi duenez, "pertsona horiek epaituak izan dira izaera politikodun ekintza bat aurrera eramateagatik".

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Otegiri ezarritako zigorraren murrizketa deitoratu du; halaber, Eusko Jaurlaritzak Batasuneko bozeramaile ohiaren harira egindako "babesa" salatu du.

Bateragune auziaren epaiarekin 'eraso sakona' egin diotela esan du ezkerabertzaleak, eta Gorenaren erabakia 'bake prozesuari ostikada' dela ustedu.

Bestalde, ELAren hitzetan, Gorenaren epaia "zentzugabea" eta "onartezina" da. Ildo horretan, kondenatuen askatasuna eskatu du, eta bake prozesuari begira "seinale txarra" dela gaineratu du.

LABek Gorenaren epaia kritikatu du; izan ere, Estatuaren "ahultasuna" azpimarratzen du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena