Politika
Bateragune auziaren epaia
Erredakzioa
Auzipetuen kartzela-zigorrak sei urtera murriztu ditu. Auzitegi Goreneko bost epailetatik bik boto partikularrak aurkeztu dituzte. Batek absoluzioa eskatu du eta besteak epaiketa errepikatzea.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
Auzitegi Gorenak Bateragune auziko bost auzipetuak erruduntzat jo ditu eta, ondorioz, Arnaldo Otegik, Rafa Diez Usabiagak, Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek espetxean jarraituko dute.
Ebazpenaren arabera, auzipetu guztiei espetxe-zigorra sei urtera jaitsi die. Arnaldo Otegiri eta Rafa Diez Usabiagari 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak; Miren Zabaletari, Sonia Jacintori eta Arkaitz Rodriguezi, berriz, 8 urtekoa.
Auzipetuen defentsak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa partzialki onartu du epaimahaiak eta "talde terroristako buruzagi" izatea egotzi beharrean, "talde terroristako kide" izatea leporatu die. Hori dela eta, kartzela-zigorra sei urtera murriztea erabaki dute. Hori bai, Otegi ezingo da hautagai izan 2022 urtea arte. Goi auzitegiak ez du aldatu 10 urtez hautagai izateko debekua, etaiturri judizialen arabera, gaur bertan hasiko da zigor hori betetzen.Horrenbeztez, Otegi ezin izango da hauteskundeetara aurkeztu 2022 urteaarte.
Bost epailetatik bi, aurka
Epaiak bi boto partikular izan ditu. Horietako batek, Alberto Jorge Barreiro epailearenak, absoluzioaren alde egin du, ETAren aginduetara lan egin zuenik edo ETAko kidea denik ez dutelako frogatu.
Bigarren boto partikularra Miguel Colmenero Menedezena da. Epaiketa Auzitegi Nazionalean beste epaimahai batekin errepikatu egin behar dela dio, Otegiren defentsak Auzitegi Nazionaleko epaimahaiaren inpartzialtasuna argudiatuz jarritako errekusazioa ontzat emanda.
Bateragune auzia
Defentsak bost auzipetuak aske uztea eskatu zuen, ETAren interesen aurka zihoazela argudiatuta eta gerora erakunde armatuak bere jarduera utzi duela azpimarratuta, ETAri aipamen zuzenik egin gabe.
Fiskaltzak eta Voces contra el Terrorismo taldeak, berriz, zigorra berresteko eskatu zuten eta defentsak Angela Murillo epailearen aurka inpartziala ez zelakoan aurkeztutako argudioen aurka azaldu ziren.
Joan den irailaren 16an, Auzitegi Nazionalak Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Jose Manuel Serra absolbitzea erabaki zuen, Fiskaltzak haien aurkako akusazioa mantendu zuen arren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa