Itxi

Politika

ESPIOITZA POLITIKOA

Txosten batek iradoki du Maroko egon daitekeela Pegasusekin egindako espioitza politikoaren atzean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

'The Guardian' egunkari britainiarrak argitaratu du Forbidden Stories plataformak filtratutako txostena. Informazio horren arabera, Espainiako 200 telefono zenbaki Pegasusen datu-basean sartzea Marokoren ekintza bat izan daiteke.

  • Gizon bat eskuko telefonoa belarrian duela. Egile eskubiderik gabeko irudia

    Gizon bat eskuko telefonoa belarrian duela. Egile eskubiderik gabeko irudia

The Guardian egunkari britainiarrak argitaratutako txosten batek iradoki du Maroko egon daitekeela Pegasus programarekin Espainiako 200 eskuko telefonori egindako espioitzaren atzean. NSO Group enpresa israeldarrarena da Pegasus softwarea.

"Datuetako denbora-marken arabera, Marokok 2019an egin omen zituen telefono zenbakien aukeraketak. Mundu osoan, NSO Group konpainiaren bezeroek 50.000 pertsona inguru baino gehiago sartu dituzte zetalatatzeko balizko helburuen zerrendan", adierazi du egunkari britainiarrak Forbidden Stories plataformak filtratutako txostena aipatuta.

Espainiako Gobernuak astelehenean jakinarazi zuen informazioaren arabera, Pedro Sanchez presidentea eta Margarita Robles Defentsa ministroa ere zelatatu dituzte.

Sanchezen eskuko telefonoak bi eraso jasan zituen 2021eko maiatzean, eta Margarita Robles Defentsa ministroarenak, beste bat urte bereko ekainean. Zehazki, lehenengo erasoa maiatzaren 17tik 18ra Ceutan 10.000 pertsona migratzaile inguru sartu zirenean gertatu zen. Testuinguru horretan, txostenak dio Espainiako 200 telefono zenbaki Pegasusen datu-basean sartzea Marokoren ekintza bat izan daitekeela: Marokoren ekintza bat dela "uste da".