21:17

Politika

Espioitza politikoa

Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi egindako espioitza kasua ikertuko du Auzitegi Nazionalak

AGENCIAS | EITB MEDIA

Estatuko Abokatuak aurkeztutako salaketa onartzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Alabaina, Kataluniako eta Euskal Herriko politikari independentisten kontrako espioitza kasuak ez ditu ikertuko.

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Margarita Robles Defentsa ministroak Pegasus programa informatikoaren bidez jasan zuten espioitza kasua ikertuko du Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratuak, Estatuko Abokatuak aurkeztutako salaketa onartu ostean.

Kataluniako eta Euskal Herriko 60 politikari independentisten kontrako espioitza kasuak, baina, ez ditu ikertuko.   

Astearte honetan argitaratu duen autoaren arabera, Estatuko Abokatuak salatutako gertakariak ikertzeko agindua eman du, deliturik egin ote den argitzeko.

Halaber, ebazpenean zehazten du bi agintarien sakelako telefonoak 2021eko maiatza eta ekaina bitartean zelatatu zituztela Pegasus softwarearen bidez.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena