Politika
Espioitza politikoa
EITB MEDIA
Eusko Jaurlaritzak adierazi du sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu zituztela, baina, aldi berean, aitortu du Pegasus programa detektatzea "oso zaila" dela.
Gotzone Sagardui, Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Azken egunetan argitara atera da Kataluniako eta Euskal Herriko dozenaka politikari independentista nahiz Espainiako Gobernuko presidentea zelatatu zituztela Pegasus izeneko programa informatikoaren bidez.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du kontrolak zorroztuko dituela, bere goi-karguen komunikazioak espiatu ez ditzaten.
Agiri batean azaldu duenez, "Gobernuan lan egiten duten pertsonen komunikazioen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko sistema eta sare teknologikoen gaineko kontrolak etengabeak izaten dira".
Kudeaketa hori Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) egiten du eta, Gobernuaren esanetan, "babes-neurririk onenak erabiltzen dituzte". Alabaina, ildo berean, aitortu espioitza-programa asko detektatzeko oso zailak izaten direla.
"Sailburuek erabiltzen dituzten sakelako telefonoetan segurtasun-sistema berritzaileenak instalatu dituzte, baina onartu behar dugu Pegasus programa detektatzea oso zaila dela", erantsi du.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak lehendakariaren eta sailburuen mugikorren gaineko segurtasun kontrolak areagotzea erabaki du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa