18:59

Politika

Espioitza politikoa

Indultuen eta Marokorekin izandako krisiaren testuinguruan zelatatu zuten Sanchezen mugikorra

Agentziak | EiTB Media

Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Maiatzaren 17an eta 18an, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Marokoko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.

  • Milaka pertsona Ceutako kostaldera iritsi ziren 2021eko maiatzean. Argazkia: EFE

    Milaka pertsona Ceutako kostaldera iritsi ziren 2021eko maiatzean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren telefono mugikorrari Pegasus programaren bidez ustez egindako espioitza, Kataluniako buruzagi politikoei indultua eman ala ez erabakitzeko unea eta Marokorekin izandako krisia aldi berean gertatu ziren.

Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, Sanchezen mugikorrak bi eraso jasan zituen 2021eko maiatzean, eta Margarita Robles Defentsa ministroarenak, beste bat urte bereko ekainean.

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak espioitzaren arrazoi edo jatorrien inguruan espekulatzea baztertu du.

Indultuen atarian

Hala ere, balizko espioitza eta Kataluniako buruzagiei indultua emateko erabakiaren atarikoak aldi berean izan ziren.

Exekutiboak indultuak eman behar zituenaren zurrumurruak hilabeteetan bolo-bolo ibili ondoren, Espainiako gobernuburuak adierazpenak egin zituen.

2021eko maiatzaren 28an, besteak beste, "adiskidetasuna, elkarrizketa eta adostasuna" balio konstituzionalak kontuan izan behar zituela azaldu zuen Sanchezek.

Hiru egun geroago, indultua emateak Exekutiboarentzako izan zezakeen kostu politikoari garrantzia kendu zion gobernuburuak, eta "garai berri bat" irekitzearen aldeko apustua egin zuen, "iragan txarra" atzean uzteko.

Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Beharrezko neurritzat jo zuen Espainiako presidenteak.

Pere Aragones Generalitateko presidenteak ez zuen ekitaldian parte hartu. Aragonesen inbestidura maiatzaren 21ean izan zen.

6.000 pertsona Ceutara iritsi ziren

Egun batzuk lehenago, maiatzaren 17an eta 18an, Espainiaren eta Marokoren arteko tentsioa nagusi zen; izan ere, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Rabateko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.

Brahim Gali Fronte Polisarioko buruzagia nortasun faltsu batekin Espainian ospitaleratu zuten, eta Marokok horrela erantzun zuen. Krisia itxitzat eman dute apirilean, Sanchezek Marokora egindako bisitan. Espainiako gobernuburua Mohamed VI.a erregearekin bildu zen Rabaten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena