Politika
EAJ
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJren BBBko presidenteak Pedro Sanchezi ohartarazi dionez, "ezin gara betiko mamuarekin bueltaka ibili: 'nirekin zaudete ala Vox helduko da'".
Albisteak (3)
Hartutako "konpromisoak betetzera" premiatu du Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak Espainiako Gobernua. Atutxak azpimarratu duenez, Sanchezen Gobernuak "gehiengo txikia du, eta suak erre egiten du". "Legegintzaldi gutxi geratzen zaigu, eta betetzeko konpromiso ugari", gaineratu du.
Entzunez Eraiki entzute aktiboko prozesuaren beste topaketa bat egin du EAJk larunbat honetan Bilbon eta, horren hasieran, aktualitate politikoa aztertu du Atutxak. Krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuaren dekretua EAJk babestu izana txalotu du Itxasok, "erantzukizun politikoagatik", EAEko eta Estatu osoko herritarrentzako onurak ekarriko dituelakoan. "Gure bozarekin, EAEko biztanleria ordezkatu dugu Madrilen, eta euren beharrak babestu", defendatu du.
Dena dela, Itxasok ohartarazi duenez, Diputatuen Kongresuak "beste behin, abisua" luzatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari. "Ezin dira etengabe erortzeko zorian egon, ezin gara betiko mamuarekin bueltaka ibili: 'nirekin zaudete ala Vox helduko da'", gaineratu du.
Atutxaren iritziz, "gehiego txikia" duelaz ohartu behar da Espainiako Gobernua. "2019ko abenduaren 30az geroztik EAJrekin legegintzaldi-akordioa sinatuta duela ahazten zaio larregi Pedro Sanchezi", esan du jeltzaleak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa