15:21

Politika

Frantziako hautesundeak

Alderdi Sozialistak negoziazioak "eten" ditu eta Mélenchoni "aniztasuna onartzeko" eskatu dio

Agentziak | EITB Media

Frantzia Intsumisoak (LFI) eta Alderdi Sozialistak gaur goizean bertan iragarri programa-akordio bat lortu dutela legegileei begira. Hala ere, PSk ez du ikusten LFIk bere aurkari eta bazkide potentzialen proposamenak onartzeko asmorik duenik.

  • Olivier Faure, @PartiSocialiste.

    Olivier Faure, @PartiSocialiste.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Alderdi Sozialistak "eten" egin ditu Jean-Luc Mélenchonen Frantzia Intsumisoarekin (LFI) hauteskunde-legegileetarako aliantza bat adosteko abian jarritako negoziazioak; "logika hegemonikoa" edukitzea leporatu dio azken horri. 

Melenchonek botoen ia ehuneko 22 lortu zuen presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, eta ez duezkutatzen Asanblada Nazionala eratzeko ekainaren 12an eta 19an egingo diren hauteskundeetatik lehen ministro hautatua izateko duen nahia. Horretarako, ezkerreko aliantza bat lortu nahi du, eta elkarrizketak hasiak zituen PS alderdi sozialistarekin, Europa Ekologia Berdeekin (EELV) eta Frantziako Alderdi Komunistarekin (PCF).

Sozialistekin harremanak ondo zihoazen itxuraz -asteazkenean bi aldeek esan zuten ez zegoela alde "gaindiezinik" -. Are gehiago, gaur goizean bertan akordio programatiko bat lortu dutela iragarri dute, nahiz eta negoziazioek aurrera jarraitzen zutela ohartarazi.

Bada, iragarpen hori egiten eta ordu gutxira, Olivier Faure PSko lehen idazkariak barne mezu batean iragarri du elkarrizketak "eten" dituztela, Franceinfo eta BFM TVren arabera.

"Logika hegemoniko oro hausteko eta aniztasuna onartzeko" eskatu dio Faurek Mélenchoni. "Une honetan, ez dugu inolako bermerik", adierazi du, eta aditzera eman du LFI ez dela ari aurkari politikoek eta bazkide potentzialek egindako proposamenak onartzeko pausorik ematen.

Bien bitartean, Julien Bayou EELVko idazkari nazionala baikor agertu da LFIrekin negoziazioek aurrera egin dutelako, eta "datozen orduetan" akordio bat lortzea espero du, hala azaldu du France 2ri eskainitako elkarrizketa batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena