20:49

Politika

Hitzaldia Madrilen

Lehendakaria "kontzertu politiko berri baten" alde azaldu da

EITB Media

"Gure errealitate nazionala eta euskal autogobernuaren berezitasuna" aitortuko duen itun politiko berri bat aldarrikatu du Urkulluk, Estatuarekin aldebiko harremana sendotzeko, eta Euskadiren presentzia Europan zein nazioartean areagotzeko.

  • Lehendakaria Deusto Business Alumniren mendeurrenean, Madrilen. Argazkia: Lehendakaritza

    Lehendakaria Deusto Business Alumniren mendeurrenean, Madrilen. Argazkia: Lehendakaritza

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria Kontzertu Ekonomikoaren mekanismo "arrakastatsua kontzertu politiko berri batean" aplikatu ahal izateko bidea egitearen alde azaldu da ostegun honetan.

Lehendakariak hitzaldia eman du Madrilen, Deusto Business Alumniren mendeurrenean. Urkulluk ziurtatu duenez, "oinarri sendo bat dugu" Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanei "elkarrekiko aitortza, errespetu instituzional, lankidetza eta adostutakoa babesteko aldebiko mekanismoen" bidez heltzeko.

"Gure errealitate nazionala eta euskal autogobernuaren berezitasuna" aitortuko duen itun politiko berri bat aldarrikatu du agintariak, Estatuarekin aldebiko harremana sendotzeko, eta Euskadiren presentzia Europan zein nazioartean areagotzeko.

Lehendakariaren hitzetan, "autogobernuan aurrera egitea ez da soilik transferentziak lortzea, baita eguneratzea eta indarrean dagoela ziurtatzea ere". "Europar Batasunaren errealitate berrira egokitu behar da, Estatuko lurralde eredu berri baten baitan", erantsi duenez.

"Gure etorkizunaren ikuspegitik, itun instituzional eta politiko berri bat planteatzen ari gara, garai berri bati hasiera emateko", errepikatu du. "Gure eskubide historikoak irudikatzen dituen aldebiko harreman bereziaren modernizazioa adostu nahi dugu", azpimarratu du buruzagiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena