18:15

Politika

Bozak

Andaluziako hauteskundeak aurreratu eta ekainaren 19an egingo dituzte

Agentziak | EiTB Media

Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ziurtatu duenez, "gogoeta sakona egin du, hartzeko erabaki oso zaila zelako", baina Andaluziaren interesean bakarrik pentsatuz egin du egoera ekonomiko zailaren aurrean; izan ere, erkidegoko aurrekontuak luzatu behar izan zituzten.

  • Juanma Moreno Andaluziako presidentea. Argazkia: EFE

    Juanma Moreno Andaluziako presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andaluziako hauteskundeak ekainaren 19an egingo dituzte; izan ere, Juanma Moreno bertako presidenteak astelehen honetan sinatuko du Parlamentua desegiteko eta bozak deitzeko dekretua. Bihar argitaratuko dute Andaluziako Aldizkari Ofizialean.

Morenok ezohiko Gobernu Kontseilua deitu du arratsalderako, PP-Cs koalizio Gobernuari dataren berri emateko. Honenbestez, legealdia amaitu baino bost hilabete lehenago izango dira hauteskundeak.

Aldez aurretik, Juan Marin (Ciudadanos) presidenteorde eta gobernukidearekin bilera egin du Morenok, hauteskunde deialdiaren berri emateko.

Morenok ziurtatu duenez, "gogoeta sakona egin du, hartzeko erabaki oso zaila zelako", baina Andaluziaren interesean bakarrik pentsatuz egin du egoera ekonomiko zailaren aurrean; izan ere, erkidegoko aurrekontuak luzatu behar izan zituzten.

Ekainaren 19ko datarekin parte-hartze handia bilatu nahi duela zehaztu du adierazpen instituzionalean.

Biko Gobernuaren batasuna goraipatu du Morenok agerraldian, "azkenera arte". Juan Marin alderdi laranjako buruzagi eta presidenteordearen zein kontseilarien "leialtasuna eta lana" azpimarratu ditu.

"Aldaketaren gobernuak amaierara arte batasuna mantendu du", adierazi du harro lehentxeago Twitter sare sozialean.

"Ez da ohikoa, baina interes orokorra aurretik jartzen denean guztia posible dela demostratu dugu beste behin ere", nabarmendu du Morenok.

PPko eta Ciudadanoseko kontseilariei eskerrak eman dizkie, Andaluziarengatik "indar guztiak" utzi dituztelako.

Hauteskunde deialdiaren ondorioz Parlamentua astearte honetan desegingo da. Beraz, aste honetarako deituta zegoen osoko bilkura ez da egingo. Bertan FAFFEko ikerketa batzordearen eta Ekonomia Zirkularraren Legeko ondorioak onartzea aurreikusita zegoen.

FAFFE Andaluziako Prestakuntza eta Enplegu Fundazioa zen. Erakundean irregulartasunak izan ziren, eta desagertu zen. Manuel Chaves, Jose Antonio Griñan eta Susana Diaz presidente ohi sozialistei irregulartasunen "erantzukizun politikoa" leporatzen die ikerketa batzordeak bere ondorioetan. Hala ere, Ganberak ez du azkenean ebazpena eztabaidatu eta bozkatuko.

Azken asteetako "gogoetari" amaiera eman dio Morenok, eta Andaluziako hauteskundeak aurreratzea erabaki du. Egoera ekonomiko zaila eta 2023an aurrekontuak izateko orduan garaiz ibiltzea aitzakia edo argudio bezala erabili ditu buruzagiak.

Legealdia agortu, udazkenera arte (muga azaroak 27a zen), edo hauteskundeak ekainera aurreratzea ziren aukerak. Alderdi Popularrak aurrerapena nahi zuen. Juan Bravo Ogasun kontseilariak, besteak beste, publikoki eskatu zuen.

Juan Marinen eskaerei, ostera, entzungor egin die Andaluziako presidenteak. Marin hauteskundeak aurreratzearen kontra eta legealdia agortzearen alde agertu da askotan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena