Politika
Gizarteratze plana
Erredakzioa
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) "alde esanguratsuak" ikusten dizkio Gobernuaren gizarteratze planari, baina "espetxe politika aldatzeko gizartearen nahiari" erantzuten ez diola uste du.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) "alde esanguratsuak" ikusten dizkio Gobernuak iragarri duen gizarteratze planari, eta "presio eta xantaia estrategiak amaituz gero, pausoak emateko prest" azaldu da, Gara egunkariak argitaratu duenaren arabera.
Gobernuaren planak "kolektiboaren izaera politikoa" onartzen duela eta "Langraizko bidearen" porrota erakusten duela uste du EPPKk.
Hala ere, planak ez duela "gizartearen nahiarekin" bat egiten esan dute, hau da, "espetxe politikaren aldaketarekin".
Ildo honetan, "salbuespenezko neurriekin" amaitzea eta "baldintza demokratikoen baitan presoak espetxeetatik ateratzea" eskatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa